Fredi Paia 2014ko Bizkaiko Txapeldun
Bilbao Arena bete-bete egin da gaur arratsaldean, #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean: 4.350 lagun elkartu dira azken urteetako finalik jendetsuenean.
Zortzikoteak bere behar puntuagarria amaitu ostean, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia pasatu dira buruz-burukora. Azkenean, Fredi Paiak jantzi du txapela, Kristina Mardaras Sedrunen eskutik. Horrela lotu da sailkapena:
- Fredi Paia Ruiz 901
- Arkaitz Estiballes Ormaetxea 874.5
- Etxahun Lekue Etxebarria 512
- Oihana Bartra Arenas 482.5
- Jone Uria Albizuri 482
- Onintza Enbeita Maguregi 479
- Iratxe Ibarra Foruria 478.5
- Xabat Galletebeitia Abaroa 452
Gai emaile beharretan Zuriñe Iarritu Azpitarte eta Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili da. Epaimahaia hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxea; idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.
Bertsolari gazteenaren saria Jone Uria Albizurentzako izan da.