Domekan erabakiko dira zortzi finalistak
Domekan, abenduaren 7an, jokatuko da #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa Amorebieta-Etxanon. Amorebieta IV frontoian izango da saioa, Zelaieta zentroan dagoen frontoian, 17:30ean.
Urdulizko finalaurrekoa jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Arkaitz Estiballes Ormaetxea
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia
- Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
- Imanol Uria Albizuri
- Jone Uria Albizuri
- Oihana Bartra Arenas
Domekako saioan erabakiko da zeintzuk izango den 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatuko duten zortzi bertsolariak. Amorebieta-Etxanoko saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek, puntuazioen arabera edukiko dute sailkatzeko aukera.
Domekan kantatuko duten bertsolarietatik, Arkaitz Estiballes eta Jone Uria 2012ko finalista izateagatik zuzenean egon dira finalaurrekoetarako fasera sailkatuta. Beraz, domekan hasiko da eurentzako Bizkaiko Txapelketa. Bestetik, Oihana Bartra Gautegiz-Arteagako saioa irabazita sailkatu da Amorebieta-Etxanoko saiora, eta Imanol Uria Zeanuriko saioa irabazita. Ibon Ajuriagojeaskoa eta Garikoitz Sarriugarte puntuazioz sailkatu dira finalaurrekoetara.
Gai emaile beharretan Maite Berriozabal Berrizbeitia ariko da Amorebieta-Etxanon. Epaimahaian hurrengoak egongo dira: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte eta Ander Txakartegi Basterretxeak; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.