Dena prest azken finalaurrekorako
2014/12/07
Gaur arratsaldean jokatuko da #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa Amorebieta-Etxanon; 15:00ak arte Internet bidez erosi ahalko dira sarrerak, eta 16:00etatik aurrera, txarteldegian.
Gaur erabakiko dira #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalisten izenak. Amorebieta-Etxanon jokatuko da azken finalaurrekoa, gaur, 17:30etik aurrera.
Gaurko seikotea, hurrengoa:
- Arkaitz Estiballes Ormaetxea
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia
- Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
- Imanol Uria Albizuri
- Jone Uria Albizuri
- Oihana Bartra Arenas
Sarrerak erosteko, 15:00ak arte www.bertsosarrerak.eu orrian edo Txappelketa mugikorretarako aplikazioaren bitartez egin daiteke; 16:00etan zabalduko da txarteldegia.