Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Beñat Romero irabazle Durangaldeko lehenengo kanporaketan

2014/05/10
80 lagun elkartu dira Zornotzako Propi erretegian Durangaldeko lehenengo kanporaketan; bigarrena domekan jokatuko da Izurtzan.

Durangaldeko Bertsolari Txapelketa be hasi da martxan. Zornotzan jokatu da lehenengo kanporaketa, Propi jatetxean, eta Beñat Romero izan da puntu gehien batu dituena. Puntuazioak horrela geratu dira:

Beñat Romero Maguregi 190,5
Ander Gerrikaetxebarria San Anton 172
Jon Ander Urkiaga Egidazu 169
Ander Aldazabal Olabarri  166,5

Gai emaile beharretan Xabier Irakulis aritu zen; epaimahaian, ostera, Jon Jaio, Miriam Juaristi eta Andoni Larrea; idazkari lanetan, Asier Ibaibarriaga.

Giro polita sortu zen Zornotzan: 73 lagun egon ziren afaltzen, eta 80 inguru saioan.

Durangaldeko bigarren kanporaketa Izurtzako Argintxu kultur elkartean jokatuko da maiatzaren 11n, domeka, 18:00etan. Merienda egongo da eta txartelak bost euro balioko ditu. Bertsolariak, hurrengoak:

Aitor Bizkarra Ruiz
Ander Salaberria
Gorka Lazkano Arrizubieta
Garikoitz Sarriugarte Onaindia

Bigarren kanporaketa jokatu ostean erabakiko da zeintzuk izango diren maiatzaren 18an Berrizen jokatuko den Durangaldeko finalean kantatuko duten sei bertsolariak.