Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Asteburuan jokatuko dira Bizkaiko eskualdeetako lehenengo finalak

2014/04/30
Hego Uribeko finala zapatuan jokatuko da Bilboko Hika Ateneoa antzokian; Arratiako finala, ostera, domekan jokatuko da Igorreko Lasarte aretoan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo fasea martxan dago. Maiatza hasteagaz batera, eskualdeetako lehenengo finalak jokatuko dira asteburu honetan.

Hego Uribe izango da finala jokatzen lehenengoa. Zapatuan jokatuko da, Bilboko Hika Ateneoa antzokian, 17:30ean. Finala jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak:

Arkaitz Zipitria Mendizabal
Axier Goñi Arsuaga
Joseba Barandiaran Andueza
Oihana Bartra Arenas
Peio Ormazabal Villanueva
Txaber Ormazabal Villanueva

Peio Ormazabal eta Arkaitz Zipitria lehenengo kanporaketatik sailkatu ziren finalera; Joseba Barandiaran, Txaber Ormazabal eta Axier Goñi, bigarren kanporaketatik. Oihana Bartra zuzenean sailkatu da finalera, orain urte biko txapelduna delako.

 

Arratiako finala be asteburu honetan jokatuko da. Domekan dago zita jarrita, 17:30ean, Igorreko Lasarte aretoan.

Finala jokatuko duten sei bertsolariak, hurrengoak:

Aitor Asua Basterra
Igor Meñika Bengoetxea
Illart Gumuzio Larrazabal
Irati Astondoa Zuluaga
Irati Bernaola Sagardui
Iñaki Iturriotz Zuluaga

Aitor Asuak eta Irati Bernaolak puntuatu barik kantatuko dute finala. 2012ko txapelduna be, Iñaki Iturriotz, finalisten artean egongo da.

2012ko Hego Uribeko finala