Ander Elortegi irabazle Busturialdeko lehenengo kanporaketan
Martxan dago Busturialdeko txapelketa. Lehenengo kanporaketa jokatu dute sei bertsolarik Belendizko txokoan, eta Ander Elortegik irabazi du 162,5 puntugaz.
Horrela, natxituarra zuzenean sailkatu da maiatzaren 10ean Gernika-Lumon jokatuko den finalera.
Hurrengoak izan ziren bertsolari guztien puntuazioak:
Ander Elortegi Garatea 162,5
Jon Rementeria Larruzea 150,5
Koldo Gezuraga Seijido 141
Julen Ibarguengoitia Ordorika 139,5
Roke Alberdi Jaio 133
Mikel Retolaza Etxebarria 125,5
Lehenengo kanporaketa jokatuta, bigarren kanporaketa jokatuko da asteon, maiatzaren 2an, Errigoitiko txokoan. 21:00etan hasiko da saioa, eta hurrengo bertsolariek jokatuko dute:
Xabier Enbeita Ibarra
Asier Galarza Garai
Eneko Aldana Carrasco
Julen Erezuma Arzanegi
Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria
Jon Arano Uriarte
Kanporaketa hori jokatu ostean sei bertsolari pasatuko dira Gernika-Lumon jokatuko den finalera.