
Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
2023/12/16
Bertsozalez lepo egon da Bilbao Arena: 4.400dik gora zale egon dira bertan. Ibarzabalekin batera, Jone Uria Albizurik kantatu du buruz burukoan.

Finala zelan jarraitu
2023/12/15
Bihar, abenduaren 16an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da Bilbao Arenan. Bertaratuko ez direnek ere aukera izango dute finala jarraitzeko: hedabideek jarraipen zabala egingo diote.

Finalari buruzko oharrak
2023/12/14
Bilbon jokatuko da zapatuan, abenduaren 16an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. Hona hemen bertaratuko zareten bertsozaleok kontutan hartzeko hainbat ohar.

Finaleko zortzikotea prest
2023/12/12
Gaur eguerdian egin dugu finalisten aurkezpena, Bilbao Arenan. Bertan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, abenduaren 16an.

Finalean boluntario izan nahi?
2023/12/07
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako, abenduaren 16an, boluntario beharretan ibiltzeko leku batzuk daukagu oraindik. Izena eman gura baduzu, idatzi.

Begoña Iturrizak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari
2023/12/07
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen sorrerako kide izan zen Iturriza, 1980ko hamarkadan. Aurten, elkartearen 40. urteurrenaren baitan, sorrerako kideen beharrari aitortza egin gura dio; 2023ko irabazleari jantziko dio txapela.

Umeen gunea egongo da Bizkaiko finalean
2023/12/01
Saioa jokatzen ari diren bitartean, umeen gunea egongo da Bilbao Arenan bertan. Hezitzaileek zainduko dute gunea.

Nerea Ibarzabalek irabazi du Lemoako finalaurrekoa eta osatu da finala
2023/11/25
Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da gaur Lemoan; sarrera guztiak agortuta egon dira astebetean

Azken finalaurrekoa jokatuko da zapatuan, Lemoan
2023/11/21
Lemoako udal kiroldegian izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa; eta orduan osatuko da finalisten zerrenda. Lemoako sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko: zuzenean ere emango dute bertsoa.eus atarian.

Jone Uriak irabazi du Santurtziko finalaurrekoa
2023/11/18
Santurtziko Serantes kultur aretoan jokatu da bigarren finalaurrekoa, eta, irabaztearekin batera, algortarra finalera sailkatu da. Azken finalaurrekoa Lemoan jokatuko da, azaroaren 25ean.

Santurtzin jokatuko da bigarren finalaurrekoa, zapatuan
2023/11/14
Azaroaren 18an, zapatuan, bigarren finalaurrekoa jokatuko da Santurtziko Serantes kultur aretoan. Bertako irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.

Xabat Galletebeitia da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalista
2023/11/11
Berrizko Olakueta frontoian jokatu da lehen finalaurrekoa, eta bertan irabaztearekin bat, lekeitiarra finalera sailkatu da. Hurrengo finalaurrekoa Santurtzin jokatuko da, azaroaren 18an.

Berrizen jokatuko da lehen finalaurrekoa, zapatuan
2023/11/07
Azaroaren 11n jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, Berrizko Olakueta pilotalekuan. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera.

Bizkaiko bertso eskoletako kideei txapelketako oparia eta sarrerak banatu dizkiegu
2023/11/03
Bertso eskolek bertso plazei ematen dioten hauspoaz jakitun, Bizkaiko Bertsozale Elkartetik txapelketako poltsa eta botila oparitu dizkiegu, baita beren eskualdean jokatutako saiorako gonbidapena.

Osatu da finalaurrekoetako zerrenda
2023/11/01
Sei kanporaketak jokatu ostean, erabakita geratu dira finalaurrekoak. Azaroaren 11n izango da lehenengoa, Berrizen.

Eneko Abasolo “Abarkasek” irabazi du azken kanporaketa
2023/11/01
Lekeitioko Ikusgarri zinemaren abaroan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa. Finalaurrekoetako zerrenda ere osatu da: Berrizkora sailkatu da iurretarrarra.

Lekeition jokatuko da azken kanporaketa, eguaztenean
2023/10/30
Azaroaren 1ean, Lekeitioko Ikusgarri zineman, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa izango da; arratsaldeko 17:00etan. Han jakingo dugu finalaurrekoetan zein bertsolari arituko diren. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Oihana Bartrak irabazi du azken aurreko kanporaketa
2023/10/29
Igorreko Lasarte aretoan izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken aurreko kanporaketa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da bilbotarra.

Igorren jokatuko da bosgarren kanporaketa, domekan
2023/10/24
Domekan, urriaren 29an, izango da saioa, Lasarte aretoan. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Unai Mendiburu nagusi Erandioko kanporaketan
2023/10/22
Erandioko Merkatu Zaharrean jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da algortarra.

Erandion izango da hurrengo kanporaketa,domekan
2023/10/17
Merkatu Zaharrean jokatuko da laugarren kanporaketa, urriaren 22an. Bertako irabazleak Santurtziko finalaurrekoan abestuko du. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Iruri Altzerrekak irabazi du Arrigorriagako kanporaketa
2023/10/15
Arrigorriagako Lonbo aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da irabazlea.

Arrigorriagan jokatuko da hirugarren kanporaketa
2023/10/10
Domekan, urriaren 15ean, izango da saioa: Arrigorriagako Lonbo aretoan. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian

Ibai Amillategik irabazi du Gernika-Lumoko kanporaketa
2023/10/08
Gernika-Lumoko Lizeo antzokian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da gernikarra.

Gernika-Lumon jokatuko da bigarren kanporaketa
2023/10/03
Domekan, urriaren 8an, izango da saioa: Gernika-Lumoko Lizeo antzokian. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Mikel Goirienak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa
2023/10/01
Mungiako Olalde aretoan jokatu da kanporaketa. Finalaurrekoetarako sailkatu da Goiriena. Gaur zortzi jokatuko da bigarren kanporaketa, Gernika-Lumon.

Mungian jokatuko da, domekan, lehenengo kanporaketa
2023/09/27
Olalde aretoan izango da kanporaketa, 17:00etatik aurrera; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Martxan da 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa!
2023/09/21
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren barne aurkezpena izan genuen atzo Bilboko Kafe Antzokian. Tartean Teatroaren Txizatoki bat Eszenatokian bakarrizketak girotu zuen ekitaldia.

Urriaren 1ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian
2023/09/13
Sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finalak osatuko dute txapelketa. Finala, abenduaren 16an jokatuko da, Bilboko Bilbao Arenan.