Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Irun | azaroak 5

Finalaurrekoetako lehenengo itzuliko hirugarren saioa jokatuko da Irunen (Gipuzkoa).

Laguntzailea:

Puntuazio taula

8ko handia 8ko txikia puntuka 6ko motza ganbara Guztira
Sustrai Colina 149.00 147.50 128.00 136.00 149.50 710.00
Nerea Ibarzabal 140.00 133.50 135.50 138.50 125.50 673.00
Jone Uria 143.00 127.00 123.50 136.50 130.50 660.50
Miren Artetxe 134.00 151.50 132.00 126.00 101.00 644.50
Maddalen Arzallus 127.50 129.50 125.00 119.00 134.00 635.00
Ane Labaka 120.50 127.50 130.50 132.50 120.50 631.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Ane Labaka Hasierako agurra
Jone Uria Hasierako agurra
Nerea Ibarzabal Hasierako agurra
Sustrai Colina Hasierako agurra
Maddalen Arzallus Hasierako agurra
Miren Artetxe Hasierako agurra
Ane Labaka , Jone Uria 8ko nagusia
Ane eta Jone kale-garbitzaileak zarete. Zuen lan txanda bukatu eta etxera zoaztela, goizean garbitutako eremua, berriz ere, zikinkeriaz beteta ikusi duzue.
Nerea Ibarzabal , Sustrai Colina 8ko nagusia
Nerea eta Sustrai, duela zenbait aste, zuen auzoko etxe batean lapurrak sartu ziren. Geroztik, zaintza kameren eta alarma sistemen iragarkiak heldu zaizkizue gutunontzira.
Miren Artetxe , Maddalen Arzallus 8ko nagusia
Maddalen eta Miren Ficobako aparkalekuan zaudetela, gazte batek Irundik Hendaiara autoz pasatzeko eskatu dizue. Elkarri begira zaudete.
Ane Labaka , Nerea Ibarzabal 8ko txikia
Ane eta Nerea kultur elkarte bereko bi kide zarete. Gaurko, bilera zenuten hitzartua. Ane, Nereak mezu bidez erran dizu gaixo dagoela eta ezin izango dela joan. Ane bilera bukatu, eta etxerako bidean, Nerea taberna batean ikusi duzu.
Jone Uria , Maddalen Arzallus 8ko txikia
Jone eta Maddalen. Sendabelar ikastaro bat egin duzue elkarrekin. Ukendu bat egiteko belar bila atera zarete mendira. Jone, Maddalen bidean ikusten duen edozein belar jasotzen ari da.
Sustrai Colina , Miren Artetxe 8ko txikia
Sustrai eta Miren lagunak zarete. Sustrai, etxean erreforma egin nahi zenuen, eta Miren boluntario azaldu zen zuri laguntzeko. Hasi da lanean, eta ohartzerako, behar ez zen horma bat botatzen ari dela konturatu zara.
Ane Labaka , Maddalen Arzallus Puntutan
Maddalen eta Ane, zuen herriko merkatarien elkarteak egindako zozketan saridunak izan zarete. 3 ordutan 6000 euro gastatu behar dituzue herriko dendetan. Hasi da denbora.
Miren Artetxe , Nerea Ibarzabal Puntutan
Miren eta Nerea kantu bazkari batean zerbitzari lanetan ari zarete. Otordua amaitzearekin batera, kantuan hasi dira denak. Barreari eutsi ezinik zaudete.
Jone Uria , Sustrai Colina Puntutan
Jone eta Sustrai hiri bat ezagutzeko patinete edo trotineta elektriko bana alokatu duzue. Hiriaren bertze puntara iritsi zaretenean, bateriarik gabe gelditu zarete. Bueltan zatozte patineteari tiraka.
Nerea Ibarzabal , Maddalen Arzallus Sei puntuko motza
Nerea eta Maddalen bikotea zarete. Duela gutxi, etxalde batean bizitzen hasi zineten, eta zuen kontsumorako abere batzuk haztea erabaki zenuten. Nerea, unea iritsi denean, Maddalenek, abereak ez hiltzea proposatu dizu.
Ane Labaka , Sustrai Colina Sei puntuko motza
Sustrai eta Ane senide bana duzue kartzelan. Azken urteotan batera joan zarete ehundaka kilometrora bisitan. Sustrai, gaur Anek telefonoz deitu dizu, bere senidea Euskal Herriko kartzela batera ekarriko dutela erranez.
Miren Artetxe , Jone Uria Sei puntuko motza
Miren eta Jone minbiziaren ondorioz bular bana kendu zieten bi emakume zarete. Miren, gaixotasuna gainditu duzue eta Jonek bular bakarrarekin bizitzeko hautua egin duela erran dizu.
Ane Labaka Ganbarako lana
Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.
Jone Uria Ganbarako lana
Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.
Nerea Ibarzabal Ganbarako lana
Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.
Sustrai Colina Ganbarako lana
Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.
Maddalen Arzallus Ganbarako lana
Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.
Miren Artetxe Ganbarako lana
Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.
Ane Labaka Bukaerako agurra
Maddalen Arzallus Bukaerako agurra
Miren Artetxe Bukaerako agurra
Jone Uria Bukaerako agurra
Nerea Ibarzabal Bukaerako agurra
Sustrai Colina Bukaerako agurra

Albisteak

Sustrai Colinak irabazi du Irungo finalaurrekoa

Sustrai Colinak irabazi du Irungo finalaurrekoa

2022/11/05

2.510 lagun bildu dira gaur Irungo Ficoba erakustaretoan sei bertsolariak kantuan aditzera. Saio puntuagarria osatu ostean, Sustrai Colina izan da finalaurrekoetako bigarren itzulirako zuzeneko txartela lortu duen bertsolaria.

Sustrai Colinak irabazi du Irungo finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Irunen jokatuko da bihar hirugarren finalaurrekoa

Irunen jokatuko da bihar hirugarren finalaurrekoa

2022/11/04

Ficoba erakustazokan izango da biharko saioa, 17:00etatik aurrera; sarrerak eskuratzeko aukera Interneten www.bertsosarrerak.eus atarian eta bihar Irungo txarteldegian, 15:00etatik aurrera.

Irunen jokatuko da bihar hirugarren finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Irunen izango da hurrengo finalaurrekoa

Irunen izango da hurrengo finalaurrekoa

2022/11/02

Larunbatean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa Irungo Ficoban. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Irunen izango da hurrengo finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2022/11/05
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Finalaurrekoa
Herria
Irun
Tokia
Ficoba