Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Sustrai Colina Acordarrementeria

Urruña, 1982

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irun | azaroak 5

Sustrai Colina Hasierako agurra
Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina 8ko nagusia
Nerea eta Sustrai, duela zenbait aste, zuen auzoko etxe batean lapurrak sartu ziren. Geroztik, zaintza kameren eta alarma sistemen iragarkiak heldu zaizkizue gutunontzira.
Sustrai Colina, Miren Artetxe 8ko txikia
Sustrai eta Miren lagunak zarete. Sustrai, etxean erreforma egin nahi zenuen, eta Miren boluntario azaldu zen zuri laguntzeko. Hasi da lanean, eta ohartzerako, behar ez zen horma bat botatzen ari dela konturatu zara.
Jone Uria, Sustrai Colina Puntutan
Jone eta Sustrai hiri bat ezagutzeko patinete edo trotineta elektriko bana alokatu duzue. Hiriaren bertze puntara iritsi zaretenean, bateriarik gabe gelditu zarete. Bueltan zatozte patineteari tiraka.
Ane Labaka, Sustrai Colina Sei puntuko motza
Sustrai eta Ane senide bana duzue kartzelan. Azken urteotan batera joan zarete ehundaka kilometrora bisitan. Sustrai, gaur Anek telefonoz deitu dizu, bere senidea Euskal Herriko kartzela batera ekarriko dutela erranez.
Sustrai Colina Ganbarako lana
Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.
Sustrai Colina Bukaerako agurra

Baiona | azaroak 26

Sustrai Colina Hasierako agurra
Sustrai Colina, Julio Soto 10eko txikia
Sustrai eta Julio zuen lagun taldean seme-alabarik ez duten bakarrak zarete eta azken aldiko planetan lekuz kanpo sentitzen zarete. Sustrai, Juliok proposatu dizu bertze batzuekin bertzelako planak egiten hastea.
Unai Agirre, Sustrai Colina 8ko nagusia
Unai eta Sustrai kazetariak zarete. 9 hilabete dira gerra kazetari euskaldun bat Polonian preso daukatela. Haren egoera salatzeko prentsaurrekoa antolatu duzue.
Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina 8ko txikia
Beñat tatuatzailea eta Sustrai bezeroa zarete. Beñat, Sustrai etorri zaizu estudiora azalean tatuatutako izena ezkutatzeko eta berria idazteko eskatuz. Hirugarren aldia da gauza bera egiten duena.
Sustrai Colina Puntuari erantzunak
1. Ametsak betetzea zer gauza polita 2. Zer amesten zenuen haurra zinenean?
Sustrai Colina Bakarka, gaia emanda
Bihar da egun handia. Ez joatea erabaki duzu.
Sustrai Colina Bukaerako agurra

Iruñea | abenduak 18

Sustrai Colina Hasierako agurra
Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi 8ko nagusia
Sustrai eta Beñat bi nerabe zarete, eta astean zehar apustu makinetan jokatzeko ohitura duzue. Gaur, ikastetxean, ludopatiari buruzko hitzaldi bat eman dizuete. Zu, Sustrai, identifikatuta sentitu zara; Beñat, ez.
Alaia Martin, Sustrai Colina 8ko txikia
Alaia eta Sustrai, Iruñeko erraldoiak dantzatzera animatu zineten, eta gaur da kalejiran aterako zareten lehenengo eguna. Alaia, elkarren aurrean dantzan ari zaretela, gero eta okertuago ikusten duzu Sustrai.
Sustrai Colina Puntuari erantzunak
Gaia: Gaztetxea. 1. Hamarkada askotan egin da borroka 2. Herriari ematen diote bizitza 3. Zein da gaztetxeekin duzun harremana?
Maialen Lujanbio, Sustrai Colina Sei puntuko motza
Maialen eta Sustrai ospitale bateko bi zerbitzuburu zarete. Ez zaudete ados zuen agintari politikoen kudeaketarekin. Maialen, Sustraik proposatu dizu elkarrekin dimisioa aurkeztea.
Sustrai Colina Ganbarako lana
Irribarre konplizea egin diozue elkarri.
Sustrai Colina Hasierako agurra
Sustrai Colina, Amets Arzallus 10eko txikia
Sustrai gurasoa eta Amets 14 urteko semea zarete. Sustrai, gaur Ametsek hiruhileko honetan atera dituen notak erakutsi dizkizu. Orain arte ez bezala, nota txarrak atera ditu.
Sustrai Colina, Joanes Illarregi Puntutan
Sustrai eta Joanes, lan bertikalak egiten dituen enpresa bateko langileak zarete. Bilboko Iberdrola dorreko leihoak kanpotik garbitzen ari zarete.
Sustrai Colina Bakarka, gaia emanda
Pertsona ospetsua zinenean, jende ugari izan zenuen inguruan. Orain, ordea, bakarrik zaude.
Sustrai Colina Bukaerako agurra