Onintza Enbeita
Hasierako agurra
|
|
Onintza Enbeita,
Maddalen Arzallus
8ko nagusia
Onintza eta Maddalen. 40na urteko bikotea zarete. Ekonomikoki oso une larria bizi duzue eta ez dirudi etorkizun hurbilean hobera egingo duenik. Zuk, Onintza, hala ere, guraso izan nahi duzu; Maddalenek, berriz, ez du uste une egokia denik.
|
|
Beñat Iguaran,
Onintza Enbeita
8ko txikia
Beñat eta Onintza. Zu Beñat hondartzako izozki saltzailea zara. Aste honetan Onintza egunero etorri zaizu ea bere bi urteko haurrarentzat zapore bereko goilarakadatxo bat probatzeko emango diozun esanaz.
|
|
Onintza Enbeita
Puntuari erantzunak
Gaia: Zahartzea. 1. Onartuko bagenu / nork bere adina 2. Alferrik ez da eta / pasatzen denbora 3. Eder senti gaitezke / adin guztietan
|
|
Aitor Etxebarriazarraga,
Onintza Enbeita
10eko txikia
Aitor eta Onintza kirolariak zarete. Adinean gora joanagatik ere oso errendimendu ona ari zarete izaten. Aitor, Onintzak esan dizu hasi berri den denboraldi hau izango duela azkena.
|
|
Onintza Enbeita
Bakarka, gaia emanda
Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu.
|
|
Onintza Enbeita
Bukaerako agurra
|
|
Onintza Enbeita
Hasierako agurra
|
|
Alaia Martin,
Onintza Enbeita
8ko nagusia
Alaia eta Onintza suhiltzaileak zarete. Maiz duzuen ordutegi eta txandekin ederki bizi zaretela aditu behar izaten duzue. Atzo istripu larri batean lan egin behar izan zenuten jendea ateratzen.
|
|
Agin Laburu,
Onintza Enbeita
8ko txikia
Agin, argitaletxe bateko editorea zara. Idazleen eta idazle izan nahi dutenen ehundaka mezu jasotzen dituzu haien lanak argitaratzeko eskatuz. Gaur Onintzak kalean gelditu zaitu, behar duzun liburu hori idatzi duela esanez.
|
|
Onintza Enbeita,
Iñaki Apalategi
Puntutan
Onintza eta Iñaki zuen seme aktoreak bere lehenengo antzerki lana estreinatu behar duela-eta, antzokira joan eta lehen lerroan eseri zarete. Laster igoko dute oihala.
|
|
Onintza Enbeita,
Joanes Illarregi
Sei puntuko motza
Onintza eta Joanes lagunak zarete. Onintza beti ibiltzen zara kexaka; lana dela, etxebizitza dela, udal-erabakiak direla… Joanesek erran dizu, beti kexaka bai, baina ez duzula horren aurrean ezer egiten.
|
|
Onintza Enbeita
Ganbarako lana
Eskua hartu dizu. Indartsuago sentitu zara.
|
|
Onintza Enbeita
Bukaerako agurra
|
|
Onintza Enbeita
Hasierako agurra
|
|
Alaia Martin,
Onintza Enbeita
10eko txikia
Alaia eta Onintza hilabeteak dira “sexu-lagunak” zaretela. Orain arte argi zenuten zuen harremana sexura mugatzen zela. Alaia, gaur Onintzak aitortu dizu zurekin maitemindu dela.
|
|
Onintza Enbeita,
Miren Artetxe
8ko nagusia
Onintza eta Miren ahizpak zarete. Zuen aita GALek erahil zuen. Azken asteotan, berriz ere, gaia azaleratu da eta barruak mugitu zaizkizue.
|
|
Aitor Bizkarra,
Onintza Enbeita
8ko txikia
Aitor eta Onintza lagunak zarete. Aitor, egunean zehar emandako pausu guztiak zenbatzen dituen aplikazioa instalatu duzue sakelako telefonoan. Geroztik, oinez zoazten bakoitzean, Onintza telefonoari begira ikusten duzu.
|
|
Onintza Enbeita
Puntuari erantzunak
1. Zeren alde egiten duzu zuk borroka? 2. Dena bihur liteke aldarrikapena
|
|
Onintza Enbeita
Bakarka, gaia emanda
Gaur arte ez zara ausartu. Oraingoan erantzun egin duzu.
|
|
Onintza Enbeita
Bukaerako agurra
|
|