Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Gotaine-Irabarne | urriak 1

Oihana Iguaran Hasierako agurra
Oihana Iguaran, Nerea Ibarzabal 8ko nagusia
Oihana eta Nerea, senideak zarete. Amak hazi eta hezi zaituzte. Zuen aita ez da orain arte zuen bizitzan agertu. Orain, adinean gora egin duenean, zuengana gerturatzen hasi da. Zuk, Oihana ez duzu ezer jakin nahi aitaz; Nerea, berriz, aitarekin egon nahian dago.
Patxi Iriart, Oihana Iguaran 8ko txikia
Patxi eta Oihana, irakasleak zarete. Usu egiten duzue topo irakasle gelako kafe makinan. Patxi, gaur ere, aste honetan hirugarrenez, Oihanak txanponik ez duela eta, kafe bat aterako ote diozun eskatu dizu.
Oihana Iguaran Puntuari erantzunak
Gaia: Bidaiatzea 1. Nora bidaiatzea / da zure ametsa? 2. Urruti joan behar / ongi pasatzeko 3. Oso modan jarri da /autokarabana
Eneko Lazkoz, Oihana Iguaran 10eko txikia
Eneko eta Oihana, 7 urte elkarrekin daramaten bikotea zarete. Eneko, bikote-krisiaz hainbeste entzun ondotik beldurtuta zaude azkenaldian, horregatik Oihanak zuen bizitzan biper pixka bat sartzea proposatu dizu.
Oihana Iguaran Ganbarako lana
Medikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu.
Oihana Iguaran Bukaerako agurra

Donibane Garazi | urriak 29

Oihana Iguaran Hasierako agurra
Oihana Iguaran, Nerea Elustondo 8ko nagusia
Oihana eta Nerea. Zuek biok herriko loredendako langileak zarete. Adinean gora zoazte. Gero eta zailago egiten zaizue hiltzen direnentzat lore sortak prestatzea.
Asier Azpiroz, Oihana Iguaran 8ko txikia
Asier eta Oihana. Zuek biok lagunak zarete. Asier, zinemara zoazela esaten duzun aldiro, Oihanak berak ere zurekin joan nahi duela esaten dizu. Gaur ere etorri da zurekin, eta filma hasi denetik ez da isildu ere egin.
Amets Arzallus, Oihana Iguaran Puntutan
Amets eta Oihana. Zuek biok neba-arrebak zarete eta gurasoekin autoan zoazte oporretara. Orain arte tabletarekin ibili zarete, baina bateriarik gabe gelditu berri da.
Oihana Iguaran, Haritz Mujika Sei puntuko motza
Oihana gurasoa eta Haritz 12 urteko semea zarete. Haritz pilotan ibiltzen da, eta zu Oihana bere botileroa zara. Oihana, partida 21na doala, aurkaria negarrez hasi da, eta Haritz etorri zaizu zer egin beharko lukeen galdezka.
Oihana Iguaran Ganbarako lana
Azkenean probatu duzu, eta jabetu zara ez zela espero zenuena.
Oihana Iguaran Bukaerako agurra

Amurrio | azaroak 19

Oihana Iguaran Hasierako agurra
Miren Artetxe, Oihana Iguaran 10eko txikia
Miren eta Oihana enpresa bereko informatikariak zarete. Susmoa duzue nagusiak paradisu fiskaletan dirua gordetzen duela. Miren, Oihanak nagusiaren ordenagailua hackeatzea proposatu dizu.
Oihana Iguaran, Agin Laburu 8ko nagusia
Oihana eta Agin gizarte-mugimendu bateko soldatapeko langileak zarete. Elkartearen aurreikuspen ekonomikoak ez dira onak, eta, badirudi, datorren urtean ere, ezingo direla zuen soldatak igo.
Oihana Iguaran, Alaia Martin 8ko txikia
Oihana, autoa aparkatzen ari zarela, Alaia espaloitik hasi zaizu keinuka, laguntzeko asmoz. Aurpegi txarra ipini diozun arren, tematuta jarraitu du Alaiak. Azkenean kasu egin diozu eta lehenengo oharrarekin batera, atzeko autoari kolpe handia eman diozu.
Oihana Iguaran Puntuari erantzunak
1. Zeren alde egiten duzu zuk borroka? 2. Dena bihur liteke aldarrikapena
Oihana Iguaran Bakarka, gaia emanda
Gaur arte ez zara ausartu. Oraingoan erantzun egin duzu.
Oihana Iguaran Bukaerako agurra