Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Donostia | urriak 8

Jone Uria Hasierako agurra
Eñaut Martikorena, Jone Uria 8ko nagusia
Eñaut eta Jone urte luzez politikari ezagunak izan zineten. Gaur egun, ordea, gutxik dakite nor zareten. Zuri Eñaut zer pentsatua ematen dizu, Joneri berdin zaio.
Jone Uria, Aitor Etxebarriazarraga 8ko txikia
Jone eta Aitor lagunak zarete. Auto berean zoazte; Zu, Jone, gidari eta Aitor kopilotu. Jone, autoa martxan jarri duzun unetik, Aitor, gidabaimenik ez duen arren, aginduak eman eta eman ari zaizu,
Jone Uria Puntuari erantzunak
Gaia: Indarkeria matxista 1. Beldurrez bizitzea / ez da naturala 2. Ziztadak izan dira / jaietan aipagai 3. Irmo erantzun dugu / erasoen kontra
Maddalen Arzallus, Jone Uria 10eko txikia
Maddalen eta Jone. Maddalen supermerkatuko bezeroa zara eta Jone bertako langilea. Ordainketak egiteko kutxa automatikoa jarri dute. Maddalen, Jonek proposatu dizu beren lanpostuen defentsan, produktu batzuk eskaneatu gabe saskiratzea.
Jone Uria Bakarka, gaia emanda
Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu.
Jone Uria Bukaerako agurra

Irun | azaroak 5

Jone Uria Hasierako agurra
Ane Labaka, Jone Uria 8ko nagusia
Ane eta Jone kale-garbitzaileak zarete. Zuen lan txanda bukatu eta etxera zoaztela, goizean garbitutako eremua, berriz ere, zikinkeriaz beteta ikusi duzue.
Jone Uria, Maddalen Arzallus 8ko txikia
Jone eta Maddalen. Sendabelar ikastaro bat egin duzue elkarrekin. Ukendu bat egiteko belar bila atera zarete mendira. Jone, Maddalen bidean ikusten duen edozein belar jasotzen ari da.
Jone Uria, Sustrai Colina Puntutan
Jone eta Sustrai hiri bat ezagutzeko patinete edo trotineta elektriko bana alokatu duzue. Hiriaren bertze puntara iritsi zaretenean, bateriarik gabe gelditu zarete. Bueltan zatozte patineteari tiraka.
Miren Artetxe, Jone Uria Sei puntuko motza
Miren eta Jone minbiziaren ondorioz bular bana kendu zieten bi emakume zarete. Miren, gaixotasuna gainditu duzue eta Jonek bular bakarrarekin bizitzeko hautua egin duela erran dizu.
Jone Uria Ganbarako lana
Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.
Jone Uria Bukaerako agurra

Bilbo | abenduak 3

Jone Uria Hasierako agurra
Maddalen Arzallus, Jone Uria 10eko txikia
Maddalen eta Jone elkarrekin bizi diren adineko ahizpak zarete. Maddalen, Jonek zuenera txakur bat ekartzea proposatu dizu.
Jone Uria, Joanes Illarregi 8ko nagusia
Jone eta Joanes hirugarren graduan dauden bi euskal preso politiko zarete. Azkenengo berriak entzunda, bigarren gradura aldatu, eta berriro espetxeratuko zaituzteten beldur zarete.
Jone Uria, Saioa Alkaiza 8ko txikia
Jone eta Saioa herrikideak zarete. Jone herriko Euskaraldiko arduraduna zara. Gaur, ekimena bukatu berritan, Saioa etorri zaizu txapa eskatzera.
Jone Uria Puntuari erantzunak
1. Beti korrika eta presaka gabiltza 2. Zertarako hartu nahi zenuke denbora?
Jone Uria Bakarka, gaia emanda
Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu.
Jone Uria Bukaerako agurra