Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Jon Martin Etxebeste

Oiartzun, 1981

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Segura

Jon Martin Hasierako agurra
Jon Martin, Beñat Iguaran 8ko nagusia

Asteburu oro irteten dira elkarrekin bizikletaz ibiltzera Jon eta Beñat. Joan den asteburuan txirrindulari bat harrapatu zuten bihurgunetik pasatu berri dira.

Ander Fuentes "Itturri", Jon Martin 8ko txikia

Ander langilea eta Jon nagusia dira. Ostirala da, eta Ander lan-jarduna amaitzear dagoela, hor etorri zaio Jon nagusia esanez azken orduko lan bat sartu dela eta bukatu arte geratu beharko duela.

Jon Martin Puntuari erantzunak

Dantza egitea da / gauza atsegina
Fandango, arin-arin / regetoi ta rocka
Erritmoari eusten / saiatu beharko

Nerea Elustondo, Jon Martin 10eko txikia

Anai arrebak dira Nerea eta Jon. Gurasoak zaintzeko, txandak egiten dituzte. Joan den asteburuan Jonek ezin zuela-eta, Nerea joan zen gurasoak zaintzera Jonen ordez. Asteburu honetan ere, utzi ezineko zerbait suertatu zaio Joni.

Jon Martin Kartzela

Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe alde egin duzu.

Jon Martin Bukaerako agurra

Bastida

Jon Martin Hasierako agurra
Jon Martin, Igor Elortza 8ko nagusia

Kazetariak dira Jon eta Igor. Beren ideologiarekin bat ez datorren komunikabide batean lan egiten dute. Gero eta gogorragoa egiten zaie lanera etortzea.

Agin Laburu, Jon Martin 8ko txikia

Agin pintorea da, eta Jonek bere etxea margotzeko kontratatu du. Kolorearekin asmatu ezinik, hiru aldiz margotu behar izan du etxea. Jon oraindik ez dago konforme.

Jon Martin Puntuari erantzunak

Lagun asko al duzu / zure inguruan?
Bakarrik egotea / askotan mesede
Bakardadea beti / ez da aukeratzen

Sustrai Colina, Jon Martin Sei puntuko motza

Erizainak dira Sustrai eta Jon. Egunero, ordaintzen ez dizkieten ordu gehigarriak egiten dituzte lanean. Jonek Sustrairi esan dio gaur bera ez dela gehiago geratuko bien txanda amaitzen denean.

Jon Martin Kartzela

Ez duzu gonbidapenik jaso, baina joatea erabaki duzu.

Jon Martin Bukaerako agurra

Amurrio

Jon Martin Hasierako agurra
Jon Martin, Beñat Gaztelumendi 8ko nagusia

Anaiak dira Jon eta Beñat. Hauen familiaren baserria erortzear dago. Jonek berreraiki egin nahi du; Beñatek, ordea, ez.

Jon Maia, Jon Martin 8ko txikia

Maia bere autoaren derrigorrezko azterketa teknikoa egitera joan da. Martin aztertzaileak ordu-erdi darama begiratu hemen eta begiratu han, oharrak idatzi eta idatzi.

Sustrai Colina, Jon Martin Puntutan

Herriko festak dira eta erromeria dago plazan. Dantzan hasteko desiratzen daude Sustrai eta Jon, baina ez dute lehenak izan nahi.

Jon Martin, Etxahun Lekue 10eko txikia

Kartzelako funtzionarioak dira Jon eta Etxahun. Laneguna amaituta, autoan doaz etxerantz elkarrekin.

Jon Martin Kartzela

Usaina sumatu, eta urduri jarri zara.

Jon Martin Bukaerako agurra