Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Arrasate | irailak 25

Joanes Illarregi Hasierako agurra
Joanes Illarregi, Gorka Pagonabarraga 8ko nagusia
Joanes eta Gorka. Lankideak zarete. Posta elektroniko ugari jasotzen duzue eguneko edozein ordutan. Joanes, zuk laneko posta elektronikoa instalatu duzu zure mugikorrean uneoro eskura izateko. Gorkak ez du hori egiteko inongo asmorik.
Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi 8ko txikia
Saioa eta Joanes. Bikotea zarete. Saioa, aspaldi isun bat jarri zioten Joanesi, baina arrazoia berak zuela-eta, ez zuen ordaindu nahi izan. Gaur eskutitz bat iritsi da etxera, isuna hirukoiztu dela esanez.
Joanes Illarregi Puntuari erantzunak
Gaia: Nerabezaroa 1. Nola oroitzen duzu nerabezaroa? 2. Lagunak jainko eta/ gurasoak traba 3. Garai zaila da baina / oso aberatsa
Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi 10eko txikia
Iñaki eta Joanes. Bulego bereko abokatuak zarete. Iñaki hasiberria eta Joanes beteranoa. Bulegora kasu entzutetsu bat iritsi zen, irabazteko ia ezinezkoa zirudiena. Iñaki, Joanesek esan zizun zu arduratzeko defentsaz. Auzia irabazi egin duzu eta Joanesek proposatu dizu elkarrekin prentsaurrekoa ematea.
Joanes Illarregi Ganbarako lana
Autoa hartu duzu bila joateko. Iristear zinela, ordea, buelta ematea erabaki duzu.
Joanes Illarregi Bukaerako agurra

Elizondo | urriak 22

Joanes Illarregi Hasierako agurra
Unai Agirre, Joanes Illarregi 8ko nagusia
Unai eta Joanes. Espainiako gerra zibileko desobiraketa lanetan ari diren 2 lagun zarete. Lanean ari zareten hobi komunean uste zenutena baino askoz gorpuzki gehiago aurkitu dituzue.
Joanes Illarregi, Alaia Martin 8ko txikia
Joanes semea eta Alaia gurasoa zarete. Zu Joanes sex shop edo denda erotiko batean hasi berri zara lanean. Lehen lan eguna duzu gaurkoa. Denda ireki berri duzu eta zure lehen bezeroa sartu da: Alaia zure gurasoa.
Joanes Illarregi, Agin Laburu Puntutan
Joanes eta Agin. Foruzainak zarete. Zuen txanda amaitzeko denbora egiten ari zarete autoa behar ez den lekuan utzita. Beste polizia auto bat hurbiltzen ari zaizue. Nagusiarena da.
Onintza Enbeita, Joanes Illarregi Sei puntuko motza
Onintza eta Joanes lagunak zarete. Onintza beti ibiltzen zara kexaka; lana dela, etxebizitza dela, udal-erabakiak direla… Joanesek erran dizu, beti kexaka bai, baina ez duzula horren aurrean ezer egiten.
Joanes Illarregi Ganbarako lana
Eskua hartu dizu. Indartsuago sentitu zara.
Joanes Illarregi Bukaerako agurra

Bilbo | abenduak 3

Joanes Illarregi Hasierako agurra
Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza 10eko txikia
Joanes eta Saioa lagunak zarete. Joanes, Saioak urteak daramatza elikagaien bankuarentzat boluntario lanetan. Aurten, boluntario gehiagoren bila dabiltzala-eta, Saioak berarekin batera laguntzera joateko proposamena egin dizu.
Jone Uria, Joanes Illarregi 8ko nagusia
Jone eta Joanes hirugarren graduan dauden bi euskal preso politiko zarete. Azkenengo berriak entzunda, bigarren gradura aldatu, eta berriro espetxeratuko zaituzteten beldur zarete.
Joanes Illarregi, Amets Arzallus 8ko txikia
Amets biloba eta Joanes aitita zarete. Zu Amets ohartuta zaude, kartetan ari zaretenean, Joanes aititak tranpak egiten dituela, zuri irabazi ahal izateko. Orain ere hala ari da.
Joanes Illarregi Puntuari erantzunak
1. Beti korrika eta presaka gabiltza 2. Zertarako hartu nahi zenuke denbora?
Joanes Illarregi Bakarka, gaia emanda
Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu.
Joanes Illarregi Bukaerako agurra

Iruñea | abenduak 18

Joanes Illarregi Hasierako agurra
Amets Arzallus, Joanes Illarregi 8ko nagusia
Amets eta Joanes, 55na urte dituzue. Herrian beti izan zarete oso aktiboak, eta ekimen gehienen antolakuntzan parte hartu duzue. Azkenaldian, lekuz kanpo sentitzen hasiak zarete. Amets, pauso bat atzera ematea erabaki duzu; Joanesek jarraitu egin nahi du.
Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi 8ko txikia
Aspaldiko ezagunak zarete Nerea eta Joanes. Gaztetan ez zineten batere ondo konpontzen. Orain, zuen seme-alabak ikasgela berean daude, eta oso lagunak dira. Denbora asko eman behar izaten duzue elkarrekin.
Joanes Illarregi Puntuari erantzunak
Gaia: Munduko inprobisatzaileak. 1. Berezia da kantu inprobisatua 2. Jardun al zara beste hizkuntza batean? 3. Iruditzen zitzaigun bakarrak ginela
Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze Sei puntuko motza
Joanes 25 urteko semea eta Aitor, ama zarete. Joanes, Aitor amak esan dizu banandu nahiko lukeela, baina ez duela bizitza berri bat bakarrik hasteko modurik.
Joanes Illarregi Ganbarako lana
Irribarre konplizea egin diozue elkarri.
Joanes Illarregi Bukaerako agurra
Joanes Illarregi Hasierako agurra
Joanes Illarregi, Beñat Gaztelumendi 10eko txikia
Joanes bezeroa eta Beñat okindegiko langilea zarete. Joanes, okindegira sartu, eta zuzenean, erdaraz eskatu duzu. Beñat langileak euskaraz erantzun dizu.
Sustrai Colina, Joanes Illarregi Puntutan
Sustrai eta Joanes, lan bertikalak egiten dituen enpresa bateko langileak zarete. Bilboko Iberdrola dorreko leihoak kanpotik garbitzen ari zarete.
Joanes Illarregi Bakarka, gaia emanda
Lortzea hainbertze kosta zaizun epaile lana utzi duzu. Lasaiago bizi zara orain.
Joanes Illarregi Bukaerako agurra