Etxahun Lekue
Hasierako agurra
|
|
Etxahun Lekue,
Sustrai Colina
8ko nagusia
Etxahunen eta Sustrairen txoko edo elkarte gastronomikoan lapurretak izan direla-eta, segurtasun kamerak jarriko dituzte. Etxahun ados dago erabakiarekin. Sustrai, berriz, ez.
|
|
Nerea Ibarzabal,
Etxahun Lekue
8ko txikia
Pisukideak dira Nerea eta Etxahun. Goizero, Nereari iratzargailuak jo baino bost minutu lehenago esnatzen da Etxahun. Komunean sartu eta ia ordubete pasatzen du, eta bitartean Nerea komunera joan ezinik geratzen da. Gaur ere hor daude atearen alde banatan.
|
|
Etxahun Lekue,
Jon Maia
Puntutan
Zerbitzariak dira Etxahun eta Jon. Kongresu baten ondoren, jende artean dabiltza kanapeak eskaintzen. Sukaldetik atera orduko bukatzen dira guztiak.
|
|
Jon Martin,
Etxahun Lekue
10eko txikia
Kartzelako funtzionarioak dira Jon eta Etxahun. Laneguna amaituta, autoan doaz etxerantz elkarrekin.
|
|
Etxahun Lekue
Kartzela
Usaina sumatu, eta urduri jarri zara.
|
|
Etxahun Lekue
Bukaerako agurra
|
|