Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Eñaut Martikorena Lizaso

Hernani, 1995

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Donostia | urriak 8

Eñaut Martikorena Hasierako agurra
Eñaut Martikorena, Jone Uria 8ko nagusia
Eñaut eta Jone urte luzez politikari ezagunak izan zineten. Gaur egun, ordea, gutxik dakite nor zareten. Zuri Eñaut zer pentsatua ematen dizu, Joneri berdin zaio.
Maddalen Arzallus, Eñaut Martikorena 8ko txikia
Maddalen eta Eñaut pisukideak zarete. Maddalen, gaur Eñauti tokatzen zitzaion afaria prestatzea. Gustatzen ez zaizula badakien arren, berriro ere patata-tortilla tipularekin egin du.
Eñaut Martikorena Puntuari erantzunak
Gaia: Erregaiak. 1. Erregaia daukagu / urrearen pare 2. Ehun euro inguru /depositurako 3. Auto elektrikoa /ote da bidea?
Beñat Iguaran, Eñaut Martikorena 10eko txikia
Beñat eta Eñaut. Beñat biloba eta Eñaut aitona zarete. Beñat, Eñaut duela urte batzuk alargundu zen. Gaur eskatu dizu bikotekidea bilatzeko aplikazio batean profila sortzen laguntzeko.
Eñaut Martikorena Bakarka, gaia emanda
Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu.
Eñaut Martikorena Bukaerako agurra

Durango | azaroak 12

Eñaut Martikorena Hasierako agurra
Eñaut Martikorena, Julio Soto 8ko nagusia
Eñaut eta Julio ingeniariak zarete. Ibaia lehengoratzeko proiektu bat idaztea eskatu dizuete. Ibaiak bere lekua berreskura dezan, ordea, balio handiko eraikin bat eraitsi beharko zenukete.
Saioa Alkaiza, Eñaut Martikorena 8ko txikia
Saioa bezeroa eta Eñaut tabernaria zarete. Saioa, Eñautek taberna aste honetan ireki du. Gaur han ogitarteko bat afaltzea erabaki duzu. Zain zaudela, Eñaut ikusi duzu ondoko tabernatik ogitartekoak ekartzen.
Aitor Mendiluze, Eñaut Martikorena Puntutan
Aitor eta Eñaut parrandatik bueltan trenean lo gelditu zarete. Esnatu zaretenean, trena aparkalekuan dago, hutsik.
Eñaut Martikorena, Aitor Bizkarra Sei puntuko motza
Eñaut eta Aitor bikotea zarete. Eñauten jaioterrian bizi zarete. Eñaut, gaur Aitorrek esan dizu bere jaioterrira bizitzera joan zaitezten nahiko lukeela.
Eñaut Martikorena Ganbarako lana
Lehen aldiz egin duzu negar haren aurrean. Lasaitua hartu duzu.
Eñaut Martikorena Bukaerako agurra

Baiona | azaroak 26

Eñaut Martikorena Hasierako agurra
Eñaut Martikorena, Beñat Gaztelumendi 10eko txikia
Eñaut eta Beñat bi gazte zarete, lanean hasi berriak. Eñaut, Beñatek erran dizu sindikatu batean izena ematera joanen dela.
Julio Soto, Eñaut Martikorena 8ko nagusia
Julio eta Eñaut pisukideak zarete. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako elkarretaratzera iritsi berri zarete. Bertan ikusi duzue bikotekideari tratu txarrak ematen dizkion auzokidea.
Eñaut Martikorena, Nerea Ibarzabal 8ko txikia
Eñaut eta Nerea umoregileak zarete. Eñaut, Nereari elkarrekin emanaldi bat sortzea proposatu zenion, eta segidan erran zizun baietz. Eñaut, gaur da lehen lan saioa eta, hasi orduko, Nereak trabak bertzerik ez dizkizu jartzen.
Eñaut Martikorena Puntuari erantzunak
1. Ametsak betetzea zer gauza polita 2. Zer amesten zenuen haurra zinenean?
Eñaut Martikorena Bakarka, gaia emanda
Bihar da egun handia. Ez joatea erabaki duzu.
Eñaut Martikorena Bukaerako agurra