Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Beñat Gaztelumendi Arandia

Añorga, 1987

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Durango | azaroak 12

Beñat Gaztelumendi Hasierako agurra
Beñat Gaztelumendi, Saioa Alkaiza 8ko nagusia
Saioa eta Beñat aktoreak zarete. Azken boladan egin dituzuen castingetan, lana lortzeko ezinbesteko baldintza izan duzue sare sozialetan aktibo egotea.
Aitor Bizkarra, Beñat Gaztelumendi 8ko txikia
Beñat eta Aitor pisukideak zarete. Beñat, Aitor telelanean aritzen da eta egongelaren erdi-erdian pasatzen du eguna ordenagailuarekin. Orain ere, zaratarik egin gabe eta isilik ibil zaitezen eskatu dizu.
Julio Soto, Beñat Gaztelumendi Puntutan
Beñat eta Julio hurrengo fasera pasatzeko lehian dauden bi bertsolari zarete. Faseko azkeneko saioa da gaurkoa eta publikoan zaudete elkarren ondoan. Aurkezlea aktaren zain dago.
Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi Sei puntuko motza
Aitor eta Beñat lagunak zarete. Gertu bizi arren, azkenaldian gutxitan egoten zarete elkarrekin. Aitor, Beñatek proposatu dizu hemendik aurrera astero hitzordu bat finkatzea.
Beñat Gaztelumendi Ganbarako lana
Lehen aldiz egin duzu negar haren aurrean. Lasaitua hartu duzu.
Beñat Gaztelumendi Bukaerako agurra

Baiona | azaroak 26

Beñat Gaztelumendi Hasierako agurra
Eñaut Martikorena, Beñat Gaztelumendi 10eko txikia
Eñaut eta Beñat bi gazte zarete, lanean hasi berriak. Eñaut, Beñatek erran dizu sindikatu batean izena ematera joanen dela.
Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal 8ko nagusia
Beñat eta Nerea Seaskako ikasleak zarete. Azken urtea duzue Lizeoan. Azterketak euskaraz egiteko trabak egon arren, borrokan segitzen duzue.
Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina 8ko txikia
Beñat tatuatzailea eta Sustrai bezeroa zarete. Beñat, Sustrai etorri zaizu estudiora azalean tatuatutako izena ezkutatzeko eta berria idazteko eskatuz. Hirugarren aldia da gauza bera egiten duena.
Beñat Gaztelumendi Puntuari erantzunak
1. Ametsak betetzea zer gauza polita 2. Zer amesten zenuen haurra zinenean?
Beñat Gaztelumendi Bakarka, gaia emanda
Bihar da egun handia. Ez joatea erabaki duzu.
Beñat Gaztelumendi Bukaerako agurra

Iruñea | abenduak 18

Beñat Gaztelumendi Hasierako agurra
Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi 8ko nagusia
Sustrai eta Beñat bi nerabe zarete, eta astean zehar apustu makinetan jokatzeko ohitura duzue. Gaur, ikastetxean, ludopatiari buruzko hitzaldi bat eman dizuete. Zu, Sustrai, identifikatuta sentitu zara; Beñat, ez.
Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi 8ko txikia
Elkarrekin bazkaltzera joan diren bi lagun zarete Maialen eta Beñat. Maialen, Beñatek jaten hasi aurretik plater guztiei argazkia ateratzeko ohitura du. Postrea jaten hasi zarenean, Beñatek kargu hartu dizu berak argazkia atera baino lehen jaten hasi zarelako.
Beñat Gaztelumendi Puntuari erantzunak
Gaia: Zabortegiak. 1. Guztiok sortzen dugu zaborra tonaka 2. Inork ez du ondoan zabortegirik nahi 3. Zuk zer egiten duzu gauzak hobetzeko?
Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin Sei puntuko motza
Beñat 25 urte eman dituzu kartzelan. Azken urteotan, zu preso sartu zintuztenean jaio gabe zegoen Alaia gazteak eskutitzak idatzi dizkizu. Duela gutxi aske geratu zinen. Gaur, kalean, Alaia gerturatu zaizu esanez bera dela eskutitzak idazten zizkizuna.
Beñat Gaztelumendi Ganbarako lana
Irribarre konplizea egin diozue elkarri.
Beñat Gaztelumendi Hasierako agurra
Joanes Illarregi, Beñat Gaztelumendi 10eko txikia
Joanes bezeroa eta Beñat okindegiko langilea zarete. Joanes, okindegira sartu, eta zuzenean, erdaraz eskatu duzu. Beñat langileak euskaraz erantzun dizu.
Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi Puntutan
Amets eta Beñat, aireportu batean lan egiten duzue, eskanerretik pasatzen den guztia ikuskatzen. Gaur ere, harrituta zaudete ikusten ari zaretenarekin.
Beñat Gaztelumendi Bakarka, gaia emanda
Etxea txukuntzen ari zarela, zure nerabezaroko egunerokoa aurkitu duzu.
Beñat Gaztelumendi Bukaerako agurra