Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Asier Azpiroz Iztueta

Zubieta, 1991

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Lizarra | urriak 9

Asier Azpiroz Hasierako agurra
Asier Azpiroz, Imanol Uria 8ko nagusia
Imanol eta Asier. Lehorreko lursail handiak dituzten bazkideak zarete. Urteetan zehar, laborea edo zereala erein duzue lur horietan. Zuk, Imanol, laborantza utzi eta lursaila eguzki panelez bete nahi duzu. Asierrek, aldiz, orain arte bezala jarraitu nahi du.
Asier Azpiroz, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' 8ko txikia
Asier eta Mantxi. Asier 30 urteko biloba eta Mantxi aitona zarete. Asier, elkarrekin bazkaldu ondotik, gaur ere Mantxik ezkutuan dirua eman dizu.
Asier Azpiroz Puntuari erantzunak
Gaia: Irratia. 1. Autoan sartu eta /irratia lagun 2. Batzuek albisteak / besteek musika 3. Ahotsaren indarra / irudirik gabe
Asier Azpiroz, Aitor Bizkarra 10eko txikia
Asier eta Aitor. Bikotea zarete eta lantoki berean lan egiten duzue. Asier, gaur Aitorrek erran dizu lantokiz aldatu nahi duela.
Asier Azpiroz Bakarka, gaia emanda
Zure egoera orain arte ezkutuan mantendu duzu. Gaur, laguntza eskatu beharrean zaude.
Asier Azpiroz Bukaerako agurra

Donibane Garazi | urriak 29

Asier Azpiroz Hasierako agurra
Asier Azpiroz, Aitor Etxebarriazarraga 8ko nagusia
Asier eta Aitor. Zuek biok jatetxe bat duzue elkarrekin. Ez da denbora asko prezioak igo zenituztela; baina gastuek gora egiten jarraitzen dutenez, eguneko menua oraindik ere garestiago jarri ala ez erabakitzen ari zarete.
Asier Azpiroz, Oihana Iguaran 8ko txikia
Asier eta Oihana. Zuek biok lagunak zarete. Asier, zinemara zoazela esaten duzun aldiro, Oihanak berak ere zurekin joan nahi duela esaten dizu. Gaur ere etorri da zurekin, eta filma hasi denetik ez da isildu ere egin.
Haritz Mujika, Asier Azpiroz Puntutan
Haritz eta Asier. Zuek biok bi nerabe zarete. Zuen herrian etxez-etxe Seaskako egutegiak saltzea tokatu zaizue. Oraintxe hasiko duzue ibilbidea.
Nerea Elustondo, Asier Azpiroz Sei puntuko motza
Nerea eta Asier. Zuek biok lagunak zarete. Zuk Nerea, bikote harreman bat bukatu berri duzu. Asierrek, bikotekiderik gabekoentzako bidaien katalogo bat eskuan, elkarrekin joatea proposatu dizu.
Asier Azpiroz Ganbarako lana
Azkenean probatu duzu, eta jabetu zara ez zela espero zenuena.
Asier Azpiroz Bukaerako agurra