Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Durango | azaroak 12

Aitor Mendiluze Hasierako agurra
Aitor Bizkarra, Aitor Mendiluze 8ko nagusia
Aitor Bizkarra eta Aitor Mendiluze gizarte-zerbitzuetako langileak zarete. Badakizue babespean edo tutoretzapean dituzuen gazteek, 18 urte betetzen dituztenean, kale gorrian geratzeko arrisku handia dutela.
Julio Soto, Aitor Mendiluze 8ko txikia
Julio eta Aitor bikotea zarete. Julio gaur da zure urtebetetze eguna. Aitorrek erretzeari uzteko partxeak oparitu dizkizu.
Aitor Mendiluze, Eñaut Martikorena Puntutan
Aitor eta Eñaut parrandatik bueltan trenean lo gelditu zarete. Esnatu zaretenean, trena aparkalekuan dago, hutsik.
Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi Sei puntuko motza
Aitor eta Beñat lagunak zarete. Gertu bizi arren, azkenaldian gutxitan egoten zarete elkarrekin. Aitor, Beñatek proposatu dizu hemendik aurrera astero hitzordu bat finkatzea.
Aitor Mendiluze Ganbarako lana
Lehen aldiz egin duzu negar haren aurrean. Lasaitua hartu duzu.
Aitor Mendiluze Bukaerako agurra

Bilbo | abenduak 3

Aitor Mendiluze Hasierako agurra
Aitor Mendiluze, Amets Arzallus 10eko txikia
Aitor eta Amets alderdi bereko politikariak zarete. Aitor, urte luzez izan zara alkate. Udal hauteskunde hauetan, Amets izan da zerrendaburu, eta hauteskundeak irabazi dituenez, bera izango da hurrengo alkatea. Gaur deitu dizu, eskualdatzea adosteko eta abiatzeko.
Saioa Alkaiza, Aitor Mendiluze 8ko nagusia
Saioa eta Aitor metalgintzako langileak zarete. Gaur ere, goizeko bostetan atera zarete etxetik greba piketeetan parte hartzeko.
Aitor Mendiluze, Maddalen Arzallus 8ko txikia
Aitor eta Maddalen bikotea zarete. Bizkaia Frontoira etorri zarete pilota partida ikustera. Aitor, partida hasi aurretik, Maddalen kantxara joan da, eta denen aurrean berarekin ezkontzeko eskatu dizu.
Aitor Mendiluze Puntuari erantzunak
1. Beti korrika eta presaka gabiltza 2. Zertarako hartu nahi zenuke denbora?
Aitor Mendiluze Bakarka, gaia emanda
Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu.
Aitor Mendiluze Bukaerako agurra

Iruñea | abenduak 18

Aitor Mendiluze Hasierako agurra
Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal 8ko nagusia
Aitor eta Nerea ikertzaileak zarete. Urteak daramatzazue ikerketa batean. Diru-iturri falta dela-eta, egoera prekarioan ari zarete lanean. Zuk Aitor, ikerketa bertan behera utzi nahi duzu; Nereak amaitu arte jarraitu nahi du
Aitor Mendiluze, Amets Arzallus 8ko txikia
Aitor eta Amets arotzak edo zurginak zarete. Zu, Aitor, ohartu zara Amets, azken hilabeteetan, ezkutuan kutxa bat egiten ari dela. Zertan dabilen galdetzea erabaki duzu, eta esan dizu bere hilkutxa egiten ari dela.
Aitor Mendiluze Puntuari erantzunak
Gaia: Musika taldeen itzulera. 1. Hertzainak-ek omen du bere azken bira 2. Aspaldiko taldeak oholtzara bueltan 3. Zein talde nahi zenuke berriz itzultzea?
Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze Sei puntuko motza
Joanes 25 urteko semea eta Aitor, ama zarete. Joanes, Aitor amak esan dizu banandu nahiko lukeela, baina ez duela bizitza berri bat bakarrik hasteko modurik.
Aitor Mendiluze Ganbarako lana
Irribarre konplizea egin diozue elkarri.
Aitor Mendiluze Hasierako agurra
Alaia Martin, Aitor Mendiluze 10eko txikia
Aitor, gazte garaiko lagunen bazkaria antolatzen hasi zara. Alaiari deitu diozu izena eman dezan, baina pandemiaz geroztik, jende askorekin elkartzeak deseroso sentiarazten duela erran dizu.
Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze Puntutan
Maialen eta Aitor begiraleak zarete. Umeekin irteera bat egin duzue. Hamaiketakoaren ordua ailegatu denean, kafe bat hartzera joan zarete, umeak parkean utzita. Bueltatu zaretenean, parkea hutsik dago, eta umeak ez dira inondik ageri.
Aitor Mendiluze Bakarka, gaia emanda
Urtero, lagunekin, zure hirian egiten diren zezenketak ikustera joaten zara. Gaur, lehenbiziko aldiz, ez zara zezen plazara agertu.
Aitor Mendiluze Bukaerako agurra