Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Sustrai Colinak irabazi du Irungo finalaurrekoa

2022/11/05
2.510 lagun bildu dira gaur Irungo Ficoba erakustaretoan sei bertsolariak kantuan aditzera. Saio puntuagarria osatu ostean, Sustrai Colina izan da finalaurrekoetako bigarren itzulirako zuzeneko txartela lortu duen bertsolaria.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren hirugarren finalaurrekoa jokatu da gaur Irunen, Ficoba erakustazokan. 2.510 bertsozale bildu dira bertan saioa entzutera.

Zozketak ebatzitako ordenan sartu dira bertsolariak aretora, Maialen Belarra Eneterreaga gai-emailearen atzetik: Ane Labaka MayozJone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Sustrai Colina Acordarrementeria, Maddalen Arzallus Antia eta Miren Artetxe Sarasola.

Ariketa guztiak egin ondoren Sustrai Colinak finalaurrekoen bigarren itzulirako zuzeneko txartela eskuratu du. Beraz, bigarren itzulian Baionan kantatuko du azaroaren 26an. Gaurko saioan, hurrenez hurren, horrela geratu dira puntuazioak: Sustrai Colina 710, Nerea Ibarzabal 673, Jone Uria 660,5, Miren Artetxe 644,5, Maddalen Arzallus 635 eta Ane Labaka 631,5.

Gaurkoan ere finalaurrekoen lehen itzulian egin beharreko lanak etzun ditugu: binaka zortziko handian, txikian, puntutan eta seiko motzean; eta ganbarako lana, amaitzeko: “Kalean zoazela, haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.”

Epaile lanetan zazpikote hau aritu da gaur ere, fase osoan bezala: Ainhoa Arregi ElosuaBakarne Urreaga EtxeberriaEkaitz Elorriaga AnduagaEneritz Azkue BasurkoJoseba Beltza BengoetxeaJoseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta.