Hauek dira 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsolari parte-hartzaileak
Halabeharrez txapelketa batetik besterako laurteko zikloa luzatuta, duela zenbait hilabete iragarri bezala, 2022ko udazkenean izango da Bertsolari Txapelketa Nagusia.
Txapelketan parte hartzeko aukera lurraldeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek: 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, 2021ean amaitutako Bizkaikoan, Nafarroakoan eta Xilaban (Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoakoa), eta oraintxe egiten ari den Arabako Bertsolari Txapelketan. Azken hau ezustean atzeratu behar izan zen neguko osasun egoera tarteko eta ekainean amaitzen denean irekiko zaie sailkatuei izena emateko aukera; orduan ezagutuko ditugu Txapelketa Nagusiko ordezkari arabarrak.
Arabako parte-hartzaileen izenen faltan, beraz, hau da Bertsolari Txapelketa Nagusian izena eman duten bertsolarien behin-behineko zerrenda:
Xehetasun gehiago, ekainean
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 24an abiatuko da Getxon. 2005etik finalak Barakaldoko BECen egin eta gero, tokiz aldatuko da: finala egiteko baldintzak dituela aztertuta, Iruñeko Nafarroa Arenak hartuko du Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala abenduaren 18an. Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren eta euskararen lurralde osoan eragitea du helburu eta horrekin bat egiten du leku aldaketak.
Ekainaren 22an aurkeztuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta orduan emango ditu xehetasun gehiago Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak.