Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Hastera doa Bertsolari Txapelketa Nagusia

2022/09/23
Bihar abiatuko da Getxon Bertsolari Txapelketa Nagusia eta etzi jarraituko du Arrasaten, bigarren saioarekin. Getxoko sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian; Arrasateko Internet bidezko sarrerak, ordea, agortu dira. Txarteldegia zabalduko da bi herrietan sarrera batzuekin.

Bertsoz betetako asteburua dator ate joka. Izan ere, bihar hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia Getxon, Muxikebarri Zentroan. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Agin Laburu RezolaNerea Elustondo PlazaolaOihana Bartra ArenasPeru Abarrategi SarrionandiaUnai Mendizabal Jauregi eta, azken orduko aldaketa bat dela eta, Alaia Martin Etxebeste ariko dira bertsotan. Gai-emale lanetan, Imanol Artola Arretxe 'Felix' ariko da.

Igandean ere, gehiago. Lehen faseko bigarren saioa Arrasaten izango da, Amaia Antzokian. Bertan kantuan ariko diren bertsolariak Gorka Pagonabarraga AgorriaIñaki Apalategi AstigarragaJoanes Illarregi MarzolMiren Amuriza PlazaSaioa Alkaiza Guallar eta Xabier Silveira Etxeberria izango dira. Saioa aurkezten, Ander Aranburu Arriola ibiliko da.

Lehenengo faseko gainerako saioetan bezala, honako lana egin beharko dute bertsolariek:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Banaka, gaia jarrita eta lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Arrasateko sarrerak, agortuta

Getxoko sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Arrasateko Internet bidezko sarrerak, berriz, agortuta daude. Herri bietan, txarteldegia zabalduko da 15:00etan, baita Arrasaten ere, sarrera batzuekin. Ateak 16:00etan zabalduko dira, eta, saioak, 17:00etan hasiko dira.

Saioak zuzenean jarraitzeko aukerarik ez baduzue, gogoratu igandean Hitzetik Hortzera telebista saioan larunbateko bertsoaldiak entzun ahal izango dituzuela, ETB1en. 15:00etan hasiko da, ohi moduan.