Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gotaine-Irabarnen eta Gasteizen izango dira saioak asteburuan

2022/09/28
Bertsolari Txapelketa Nagusiak hitzordu bikoitza du asteburu honetan, Gotaine-Irabarnen eta Gasteizen jokatuko baitira lehen saioko bi saio. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Gotaine-Irabarneko herriko gelan jokatuko da larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren saioa. Gainerako saioak bezala, Gotaine-Irabarnekoa ere arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Ane Labaka Mayoz, Eneko Lazkoz Martinez, Julio Soto Ezkurdia, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Iguaran Barandiaran eta Patxi Iriart Hiribarren dira oholtzara igoko diren sei bertsolariak. Aritz Bidegain Airek aurkeztuko du saioa.

Lehenengo fasea. Gotaine-Irabarneko eta Gasteizko seikotea

Asteburuko bigarren hitzordua Gasteizen izango da, igandean. Bertan kantatuko duen seikoa honakoa izango da: Amaia Iturriotz Etxaniz, Haritz Mujika Lasa, Iban Urdangarin Lardizabal, Manex Agirre Arriolabengoa, Miren Artetxe Sarasola eta Xabat Galletebeitia Abaroa. Oier Azkarraga Grajalesek egingo ditu aurkezle lanak. Europa Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan izango da saioa, 17:00etan hasita.

Lehenengo fasean osoan bezala hurrengo epaile taldea ariko da lanean: Egoitz Iradier Martinez de AlbenizEneko Bidegain AireJurgi Fuentes GoikoetxeaKarlos Ibarguren OlaldeLeire Beloki LizarraldeMiriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki.

Sarrerak, eskuragai

Gotaine-Irabarnen zein Gasteizen 15:00etan irekiko da leihatila eta 16:00etan, berriz, aretoetako atea. Interneteko salmentari dagokionez, sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.