Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finala aurkezteko prentsaurrekoa, asteartean

2022/12/07
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztuko da abenduaren 13an Iruñeko Nafarroa Arenan, zortzi finalistekin.

Abenduaren 18an jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Iruñeko Nafarroa Arenan. Aste horretan bertan, abenduaren 13an, finalaren inguruko xehetasunak emateko prentsaurrekoa eskainiko da Nafarroa Arenan bertan. Hitzordua 11:00etan izango da, hango prentsa aretoan. Gero, argazkiak ateratzeko tartea egongo da.

Han izango dira txapelketako finalistak: Aitor Mendiluze Gonzalez, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Beñat Gaztelumendi Arandia, Joanes Illarregi Marzol, Maialen Lujanbio ZugastiNerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria. Haiekin batera izango dira  Gontzal Agote Los Santos eta Oier Iurramendi Etxeberria Bertsozale Elkarteko ordezkariak.