Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Donostian eta Lizarran jokatuko dira lehen faseko azken saioak

2022/10/05
Hitzordu bikoitza jarri dugu asteburu honetarako ere: larunbatean Donostian izango da saioa; igandean, berriz, Lizarran. Donostiarako sarrerak agortuta daude baina zuzenean jarraitu ahal izango da Internet bidez.

Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko saioa. Kantuan ariko diren bertsolariak Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Beñat Iguaran Amondarain, Eñaut Martikorena Lizaso, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia, Onintza Enbeita Maguregi izango dira. Gai-emaile lanetan Leire Garatxena Larrabe arituko da.

Igandean beste saio bat jokatuko da Lizarrako Los Llanos aretoan. Bertsotan Aitor Bizkarra Ruiz, Asier Azpiroz IztuetaImanol Uria AlbizuriIñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi', Maialen Akizu Bidegain eta Unai Gaztelumendi Arandia ariko dira. Saioaren gidari lanetan, berriz, Amaiur Lujanbio Agirre ibiliko da.

Saio biak 17:00etan hasiko dira; ateak, berriz, 16:00etan irekiko dira.

Donostiako saioa, zuzenean Internet bidez

Aste hasieran agortu ziren Donostiako saiorako sarrerak eta aforoaren doitzea dela eta, ez da txarteldegirik irekiko. Bertaratu ezinda geratu direnentzat, www.eitb.eus atariak zuzenean eskainiko du saioa 17:00etatik aurrera; baita, www.bertsoa.eus atariak ere.

Lizarrako sarrerak ere agortzear daude. Lizarran, baina, 15:00etan irekiko da Los Llanos aretoko txarteldegia.