Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bazkari zerbitzua eskainiko da finalaren egunean

2022/12/02
Abenduaren 16a baino lehen erosi behar dira txartelak. Etxetik eramandakoa jan nahi izanez gero, gunea prestatu du Bertsozale Elkarteak.

Abenduaren 18an jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala eta, egun horretan plan osoa eskaintzeko asmoz, bazkaltzeko bi aukera eskainiko ditu Bertsozale Elkarteak.

Alde batetik, NUPeko kirol instalazioetan, Zubillaga Catering enpresak eskainitako menua egongo da. 24 euroan eros daitezke txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian. Haragidun menua eta menu beganoa izango dituzu aukeran (adi txartela erosterako orduan zein aukera hartzen duzun), biak Euskal Herri osoko produktuekin osatuak. Abenduaren 16a baino lehen hartu beharko dira txartelak. 

Etxetik eramandakoa jateko gunea

Estadioko taberna eta komunak erabilgarri izango dira, eta musika ere egongo da tarte horretan.

Sadar estadioan etxetik eramandakoak estalpean jan ahal izateko aukera izango duzu. Estadioko taberna eta komunak erabilgarri izango dira, eta musika ere egongo da tarte horretan.

Kontuan izan Nafarroa Arenara ezingo dela edozer gauza sartu: janaria bai, ogitartekoa edo kristalezko ontzian ez doan janaria; baina beirarik, labanik eta halakorik ez.

Horiek ekartzekotan, Sadarreko kontsignan utzi beharko dituzu saioa hasi aurretik, 08:00etatik 11:30era bitarte. Goizeko saioa amaitzen denean irekiko da berriz kontsigna, han utzitako gauzak hartzeko. Arratsaldean ez da kontsigna zerbitzurik izango.

 

Finalari buruzko ohar guztiak gida honetan topatuko dituzu