Babesleekin eta erakundeekin, etengabeko elkarlanean
Babesleak
z./adj. Batez ere pertsona edo izaki bizidunez mintzatuz, zerbait edo norbait babesten duena.
Urtero Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen proiektua babesten duten erakundeak dira. Langai dugun eremuari aitortza egiten diote; bertsolaritzari, alegia. Horrez gain, baliabidez laguntzen dute duela berrogei urte gizarteari arlo zehatz batean ekarpena egiteko sortu zen mugimendua: saretzeko eta bizirauteko behar du babes ekonomikoa, bertsolaritzan, euskaran eta euskal kulturan ekarpena egiteko.
Hona hemen, gure babesleak:
Elkarlan erakundeak
Elkarlan erakundea:
iz. Talde-lana, elkarrekin eginiko lana. Ik. lankidetza; lankidego; lankidetasun; kooperazio.
Bertsozale Elkartearen proiektu agerikoena da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Baina beste 60 proiektu inguru pentsatzen, kudeatzen eta berrikusten ditu urtero Bertsozale Elkarteak. Kultura eta hizkuntza dira gure alorrak, eta bost jardun eremuak: hezkuntza, ikerketa, sustapena, hedapena eta komunikazioa. Ez gara bakarrik aritzen: askotariko erakundeen laguntza du proiektu horiek gauzatzeko. Elkarlanean sinesten dugu, eta elkarlanean egiten dugu lan. Bide aberasgarria da.
Hona hemen, gure elkarlan erakundeak: