Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Amets Arzallusek irabazi du Bilboko finalaurrekoa

2022/12/03
Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa jokatu da gaur Bilboko Bizkaia frontoian. Gaur jakin dugu zeintzuk izango diren abenduaren 18an finalean kantatuko duten bertsolariak.

3.600 lagun elkartu dira gaur Bilboko Bizkaia frontoian, Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoan. Idoia Anzorandia Kareaga gai-emailearen atzetik sartu dira bertsolariak frontoian, zozketak agindutako ordenan: Aitor Mendiluze GonzalezAmets Arzallus AntiaMaddalen Arzallus Antia, Jone Uria Albizuri, Joanes Illarregi Marzol eta Saioa Alkaiza Guallar.

Amets Arzallus izan da puntu gehien batu dituen bertsolaria, 662 puntu. Horrela geratu dira besteen puntuazioak: Aitor Mendiluzek 661 puntu, Jone Uriak 637,5 puntu, Joanes Illarregik 621 puntu, Maddalen Arzallusek 609,5 puntu eta Saioa Alkaizak 608,5 puntu.

Bigarren itzuli osoan bezala, gaur ere hurrengo ariketak egin dituzte bertsolariek: ofiziotan hamarreko txikian, zortziko handian eta zortziko txikian, eta ganbarako lanean bi puntu-erantzun eta bakarka hiruna bertso.

Epaile taldea hurrengoek osatu dute: Ainhoa Sarasua LascarayAitor Jimenez TolosanaAmaia Otxotorena GamioIñaki Aurrekoetxea ArkotxaMirari Azula AurrekoetxeaNerea Bruño Artazkoz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan Gorka Segurola Dorronsoro eta Joxe Mari Altuna Berridi aritu dira.

 

Finalistak, erabakita

Gaurkoa izan da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa eta, beraz, erabakita geratu da zeintzuk izango diren abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan kantatuko duten bertsolariak:

  • Aitor Mendiluze Gonzalez
  • Alaia Martin Etxebeste
  • Amets Arzallus Antia
  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Joanes Illarregi Marzol
  • Maialen Lujanbio Zugasti
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Sustrai Colina Acordarrementeria