Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Bizkarrak bildu du puntu gehien Lizarrako saioan

2022/10/09
Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko azkena izan da gaur Lizarran eta erabaki da zeintzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak.

Lizarrako Los Llanos aretoan elkartu dira gaur bertsozaleak lehen faseko azken saioa ikusteko. 500 bertsozaletik gora aurrean, aretoa beteta zegoela kantatu dute sei bertsolariek Amaiur Lujanbio Agirre gai-emaileak gidatutako saioan. Bertsolariak: Imanol Uria Albizuri, Asier Azpiroz Iztueta, Iñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi', Unai Gaztelumendi ArandiaAitor Bizkarra Ruiz eta Maialen Akizu Bidegain.

Aitor Bizkarrak lortu du puntu gehien pilatzea, 693,5 puntu. Jarraian geratu dira Asier Azpiroz (666 puntu), Maialen Akizu (658,5), Imanol Uria (652 puntu), Unai Gaztelumendi (630,5) eta Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’ (622,5). Beraz, Aitor Bizkarrak zuzenean lortu du finalaurrekoetarako txartela eta Durangoko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 12an.

Epaile lanetan, lehen fase osoan aritu diren zazpiak gaurkoan ere: Egoitz Iradier Martinez de AlbenizEneko Bidegain AireJurgi Fuentes GoikoetxeaKarlos Ibarguren OlaldeLeire Beloki LizarraldeMiriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki aritu dira.

Gaurkoan ere, zortziko nagusi eta txikiko saioak egin dituzte bertsolariek lehenengo, eta puntu erantzunak eta hamarreko txikiko ariketa gero. Azkenik, ganbarako lanean jardun dute. Hauxe gaurko gaia: Zure egoera orain arte ezkutuan mantendu duzu. Gaur, laguntza eskatu beharrean zaude. Bertsolarien agurrekin amaitu da saioa.

 

Finalaurreko saioak, osatuta

Lehen faseko azken saioa izan da gaurko Lizarrakoa eta, horrenbestez, gaur ezagutu dugu hurrengo fasean parte hartzeko aukera lortu duten bertsolarien zerrenda osoa.

Saioetako irabazleak:

Puntuazioz sailkatu direnak:

Sailkatutako 19 bertsolariei duela lau urte finalista izandako bost bertsolari batuko zaizkie:

 

Saioen egutegia eta bakoitzean ariko diren bertsolariak ikusteko, sartu lotura honetara.