Doinuen loraldian, loreen zaindari
2018/02/21
Inoiz baino doinu gehiago sortu dira 2017ko Txapelketa Nagusirako, baita daudenak gehiago erabili ere. Lantalde sendoa ari da doinuen bilketan lanean: ezagutu nahi? Otsaileko BertsoZalea berripaperean jaso ditugu xehetasunak.
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 jasotzen duen lana, eskuragai
2018/02/15
Lanku Kultur Zerbitzuen webgunean eta Bertsozale Elkartearen egoitzan eskura daiteke liburua eta CDa dakartzan lana.
Argia Saria ospatu dugu Bertsozale Elkartean
2018/02/02
Bertsozale Elkartera ekarri dute pasa den astean Aitzol Barandiaranek eta Uxue Alberdik lortutako Argia Saria; Bertsolari Txapelketa Nagusian egindako jarraipenagatik eskuratu zuten ikus-entzunezko kategoriari zegokion aitortza. Saria lantaldearekin partekatu eta ospatu dute gaur.
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren emankizunak Argia Saria jaso du
2018/01/26
Aitzol Barandiaranek eta Uxue Alberdik lortu dute Argia Saria 2017ko Txapelketa Nagusiari egindako jarraipenagatik. Ekoizpena Bertsozale Elkarteak eta EITB taldeak garatu dute elkarlanean.
Bertsolari Txapelketaren finala
2018/01/11
"...egun bizi eta luze hori amaitu ondoren, argi baino argiago zegoen: bai bertara hurbilduek eta bai lehiakideek ere euskara maitatzen dute. Bertsolarien arteak hizkuntza biziarekiko maitasunean du sorburua eta, aldi berean, maitasun horrek artea goraipatzen du". Kultura herrikoian da aditu Karin Barber antropologoa, eta ahozko eta idatzizko kultur sorkuntzak ditu interesgune, bereziki Nigeriako Yoruba hizkuntzakoak. Birminghameko Unibertsitatetik etorri zen ikertzailea, finala Mintzola Terrazatik jarraitzeko.
Odolik gabe: izerdia eta bertsoak
2018/01/11
"Bertsolariek beren armarik onenak erabiltzen dituzte, hau da, erretorika, estilo-baliabideak eta hizkuntzarik politena eta sakonena. Helburua, bat-bateko bertso hori betiko bihurtzea eta bat-bateko une horretatik haratago eramatea da, haizeak eraman ez dezan, freestylean gertatzen den moduan." Endika Gutierrez "Invert" freestyleko raperoaren begietatik, finalaren inguruko gogoeta.
Gure buruaren kontra, gure munduaren alde. Finaleko bertsogintzaz gogoeta bat
2018/01/09
"Gure munduaren alde, beste munduek ikus gaitzaten. Eta gure buruaren kontra, izan ere bertsolariaren burua baita bere arerio bakar bertsotan ari dela. Bikain prestatua joan da finalera bertsolaria, urduri bezain gogotsu dago erakusteko eta egingo du buruak laguntzen badio, orain eta hemen". Iñaki Aurrekoetxearen ekarpena.
Gaur udaberri bat dabil
2017/12/22
"Txapelketa honetan erabili diren doinuei gagozkiela, esan daiteke benetako udaberria, loraldia, bizi izan dugula udazkenean. Oparoa izan da oso bertsolarien ekarria, bai doinu berrietan bai hautatutakoetan" Martin Aramendiren txanda, adituen analisien tartean.
Anomalia
2017/12/22
"Nire ustez, aurtengoak bektorearen erpin normalera apur bat gehiago gerturatu garela erakusten duten inoiz baino adierazle gehiago izan ditu". Manex Agirreren ekarpena aste honetan.
Maialen Lujanbio izango da gaur Aulki-Jokoan
2017/12/18
Azken asteotan bidaide izan dugun telebista-programa amaituko da gaur, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunarekin solasean.
Maialen Lujanbio, 2017ko txapeldun
2017/12/17
Saio ederra osatu dute bertsolariek zein zaleek. 14.600 lagun bildu dira Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC) aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusia agurtzeko.
Finala ikusgai izango da Bertsoa.eus atarian eta ETB1en
2017/12/15
Gainera, Bertsozale Elkarteak EITBrekin lankidetzan ekoitzitako Aulki-Jokoa telebista-saioak ere hurbiletik jarraituko ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean jazotakoak.
Igandean, BECera? Adi oharrei
2017/12/14
Sartzerakoan, aretoan zaudetenean edota bazkaltzeko garaian aintzat hartu beharreko jarraibideak dituzue hauek, baita autobus, haurtzaindegi edota bazkari zerbitzuei dagozkien oharrak ere. Aretora sartzeko behar bereziak izanez gero, jarri mesedez gurekin harremanetan. Eta, momentu oro, lantaldearen argibideak jarraitzea eskatu nahi dizuegu antolakuntzatik.
Bertsozaleen topagunea izango da Barakaldo igandean
2017/12/12
Bertsolari Txapelketa Nagusia amaierara iritsiko da igandean BECen jokatuko den finalarekin. Aurrez finalistak prentsaurrean elkartu dira han bertan, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria den Iñaki Muruarekin eta Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatuarekin.
Autofikzioa eta maltzurkeria
2017/12/12
"Alzheimerra lukeen norbaiten larrutik abestuta bertsolariak poto egingo balu, ez duelako azken oinera iristerako lehena berbera erabili duenik oroitzen, zein argumentu luke epaimahaiak penalizaziorako?" Aste honetan Harkaitz Canoren txanda.
Bihar aurreratuko ditugu finaleko xehetasunak
2017/12/11
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztuko da bihar Barakaldoko BECen, zortzi finalistekin.
Transkripzioak, audioak eta beste, Txapelketa Nagusiko webgunean
2017/12/11
Saio bakoitzaren fitxara sartuz gero, saioko gaiak, argazkiak, eta bertsoaldi hautatuen bideo, audio eta transkripzioak topa ditzakegu.
Errealitatea eta fikzioa nahastuko dira Aulki-Jokoaren eszenatokian
2017/12/08
Bertsotan askotan nahasten dira errealitatea eta fikzioa eta Aulki-Jokoan ere bai. Errealitateaz aritzen gara, baina antzerkia eginez gehienetan. Asteleheneko antzezlanak protagonista asko izango ditu: BECeko finalistak; Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio txapeldunak; Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal kontu eta kantulariak; Jone Uria bertsolaria, eta Arkaitz Goikoetxea epailea. Hori guztia Edurne Azkaraterekin, astelehenean 22:30ean ETB1en.
Finala aurkezteko prentsaurrekoa, asteartean
2017/12/05
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztuko da abenduaren 12an Barakaldoko BECen, zortzi finalistekin.
Infoxikazioa, subtestua, ertzak eta beste: finalerdiei begirada bat
2017/12/05
"Pertsonaiak ez dira hitzekin bakarrik mintzo, hitzen intentzionalitatearekin ere mintzo dira. Esaten dutenak esaten ez dutenak adinako garrantzia izan dezake. Subtestua da iceberg-aren alde ezkutua, eta testua guztion bistara dagoena. Subtestua da pertsonaiaren eta bera inguratzen duten zirkunstantzien barne-mundua." Ainhoa Agirreazaldegiren ekarpena dugu aste honetan.
Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da finalean
2017/12/04
Bertsozale Elkarteak BECen atonduko duen haurtzaindegi zerbitzua baliatzeko, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea; abenduaren 11 izango da horretarako azken eguna. Bestalde, aretora sartzeko behar bereziak dituzten zaleei aurrez antolakuntzarekin harremanetan jartzea gogorarazten zaie.
Zozkatu ditugu gure lehiaketako sariak
2017/12/04
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako hiru sarrera bikoitz eta Irisarri Land abentura parkean lau lagunentzako egonaldia zozkatu ditugu. Sarituen izenak bakarrik ez eta galdetegiaren erantzunak jakin nahi?
Aitor Sarriegik irabazi du Iruñeko saioa
2017/12/02
Gaurkoak finalaurrekoetako behin betiko sailkapena argitu du, eta hala zehaztu da finalean Amets Arzallusekin batera ariko den zazpikotea: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre.
Binaka jolastuko gara Aulki-Jokoan
2017/12/01
Binakako jolasa izan ohi da bertsolaritza baina bakarkako lanak geratu ohi zaizkigu txapelketaren oroimenean. Zer du bertsolaritzak binakakotik eta zer banakotik? Galdera horren bueltan dator asteleheneko Aulki-Jokoa; gaueko 22:30ean ETB1en.
Azken finalaurrekoa, bihar Iruñean
2017/12/01
Anaitasuna kiroldegian izango da saioa, 17:00etatik aurrera. Sarrerak pasa den astean amaitu ziren eta beraz, ez da leihatilik zabalduko. Bertsoa.eus atarian eta ETB4n jarraitu ahal izango da zuzenean.
Finalerako autobus eta bazkaritarako txartelak, asteartera arte
2017/12/01
Baterako zein besterako txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera joateko garraio publikoa edo antolakuntzak jarritako autobusak erabiltzea gomendatzen du Bertsozale Elkarteak.
Bertsolari Egunetik, Txapelketa Nagusira
2017/11/30
Euskaltzaleak Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu zituzten lehenengo zortzi txapelketa nagusiak.
Iruñean jokatuko da larunbatean azken finalaurrekoa
2017/11/29
Bertsolari Txapelketa Nagusiko zazpigarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Horren ostean abenduaren 17ko finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak zeintzuk izango diren jakingo da. Sarrera guztiak amaituta, larunbatean ez da lehiatila irekiko. Euskarabideak eta Iruñeko Udalak Euskararen Egunerako prestatu duten egitarauaren barruan dago Iruñeko finalaurrekoa.
Hilekoaren mintzoa
2017/11/28
"Aspaldi honetan bertso munduan duela gutxira arte isilduta egon diren gorputzak ari dira azaleratzen: emakumeak, gizon-ez-gizonak, ubeldutakoak, homosexualak, haurdunak, itsuak, down sindromedunak, zaintzaileak, zaharrak, harrerako haurrak...", Eider Rodriguez idazleak adituen analisien tartean egin du bere ekarpena.