Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Sustrai Colina Acordarrementeria

Urruña, 1982

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Bastida

Sustrai Colina Hasierako agurra
Jone Uria, Sustrai Colina 8ko nagusia

Tabernariak dira Jone eta Sustrai. Gazte garaian ireki zuten taberna. Gaur egun, hauen bezero nagusiak lagunen seme-alaba nerabeak dira.

Sustrai Colina, Nahikari Gabilondo 8ko txikia

Biltegi batean lan egiten dute Sustraik eta Nahikarik kamioiak kargatzen. Gaur goizean, Nahikarik hamargarren aldiz esan dio Sustrairi zigarroa erretzera kanpora doala.

Sustrai Colina Puntuari erantzunak

Argindarra behar da / edozertarako
Dena da elektriko / ta elektroniko
Energia sortzeko / modu asko dago

Sustrai Colina, Jon Martin Sei puntuko motza

Erizainak dira Sustrai eta Jon. Egunero, ordaintzen ez dizkieten ordu gehigarriak egiten dituzte lanean. Jonek Sustrairi esan dio gaur bera ez dela gehiago geratuko bien txanda amaitzen denean.

Sustrai Colina Kartzela

Ez duzu gonbidapenik jaso, baina joatea erabaki duzu.

Sustrai Colina Bukaerako agurra

Amurrio

Sustrai Colina Hasierako agurra
Etxahun Lekue, Sustrai Colina 8ko nagusia

Etxahunen eta Sustrairen txoko edo elkarte gastronomikoan lapurretak izan direla-eta, segurtasun kamerak jarriko dituzte. Etxahun ados dago erabakiarekin. Sustrai, berriz, ez.

Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina 8ko txikia

Beñat aireportuan dago segurtasun kontrolean. Sustrai segurtasuneko langileak hirugarren aldiz pasarazi du metal detektagailutik. Jo eta jo jarraitzen du.

Sustrai Colina, Jon Martin Puntutan

Herriko festak dira eta erromeria dago plazan. Dantzan hasteko desiratzen daude Sustrai eta Jon, baina ez dute lehenak izan nahi.

Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal 10eko txikia

Lagunak dira Sustrai eta Nerea. Tabernan daudela, telebistan ikusi dute hamabost urte bete direla Prestige petrolio ontzia hondoratu zela. Biak ibili ziren kostaldea garbitzen orduan.

Sustrai Colina Kartzela

Usaina sumatu, eta urduri jarri zara.

Sustrai Colina Bukaerako agurra

Barakaldo

Sustrai Colina Hasierako agurra
Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina 8ko nagusia

Pisukideak dira Beñat eta Sustrai. Duela gutxi jarri ziren elkarrekin bizitzen. Beñati afalostean telebistako eztabaida politikoak ikustea eta komentatzea gustatzen zaio. Sustrairi, berriz, ez.

Sustrai Colina, Aitor Mendiluze 8ko txikia

Sustrai arkeologoa da. Lanean ari den indusketa-gunean topatutako giza hezurrak daramatza autoan. Laborategira bidean doala, Aitor poliizak geratu du.

Sustrai Colina Puntuari erantzunak

Kutsadura airean / nahi baino gehiago
Bateko erraustegi / besteko fabrika
Kontuan hartzen al da / gure osasuna?

Sustrai Colina, Amets Arzallus 10eko txikia

Musikariak dira Sustrai eta Amets. Gaur ere, beste askotan bezala, beren herrian musu-truk jotzeko eskatu diete.

Sustrai Colina Kartzela

Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak.

Sustrai Colina Hasierako agurra
Aitor Sarriegi, Sustrai Colina Sei puntuko motza

Nazioartean kontratu garrantzitsuak lortu izan dituen euskal enpresa bateko komertzialak dira Aitor eta Sustrai. Negozio ekimen bakoitzean milioi asko jarri ohi dituzte jokoan. Sustraik Aitorri esan dio ezin duela erantzunkizuna gehiago jasan.

Sustrai Colina, Igor Elortza Puntutan

Bikote hasiberria dira Sustrai eta Igor. Jatetxe batera joan dira erdi ezkutuan inork ikusi ez ditzan. Ezaguna besterik ez dago.

Sustrai Colina Bakarka, gaia emanda

Umetan iseka edo trufa egiten zizuten eskolan. Urteak igaro dira geroztik, eta gaur ikaskide oihen afarira joateko gonbidapena bidali dizute.

Sustrai Colina Bukaerako agurra