Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nerea Ibarzabal Salegi

Markina-Xemein, 1994

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Zumaia

Nerea Ibarzabal Hasierako agurra
Nerea Ibarzabal, Asier Otamendi 8ko nagusia

Irakasleak dira Nerea eta Asier. Oso gaixo egon den hauen ikasle bat gaur itzuli da eskolara sendatuta.

Nerea Ibarzabal, Nahikari Gabilondo 8ko txikia

Nahikari gozoki-denda bateko langilea da. Nerea bezeroak denbora luzea darama dendan bueltaka. Nahikari laguntza eskaintzera joan denean, ahoa beteta daukala harrapatu du Nerea.

Nerea Ibarzabal Puntuari erantzunak

Nora bidaiatuko / zenuke gustura
Zergatik da polita / beti kanpokoa?
Bisitatzeko toki / asko dago hemen

Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Nerea Ibarzabal 10eko txikia

Argazkilaritza-estudio bat dute elkarrekin Xamoak eta Nereak. Orain arte ez dute jaunartze eta ezkontzetako erreportajerik egin. Gaur, horrelako lanak ere egiten hastea proposatu dio Nereak Xamoari.

Nerea Ibarzabal Kartzela

Zaborretara botatzera joan zara, baina gorde egin duzu azkenean.

Nerea Ibarzabal Bukaerako agurra

Maule-Lextarre

Nerea Ibarzabal Hasierako agurra
Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal 8ko nagusia

Bi udal-langile dira Beñat eta Nerea. Azaroaren bataren ondoren, hilerria txukuntzera etorri dira gaur. Ez dago inor.

Nerea Ibarzabal, Julio Soto 8ko txikia

Pisukideak dira Nerea eta Julio. Juliok biziki maite ditu margolanak. Egongela koadroz beteta daukate, eta beste bat dakar Juliok eskuetan gaur.

Nerea Ibarzabal Puntuari erantzunak

Pastorala Mauleri / dagokio aurten
Antzerkia, kantua / dantza, auzolana
Ongi zaindua dago / herriko kultura

Etxahun Lekue, Nerea Ibarzabal Sei puntuko motza

Senideak dira Etxahun eta Nerea. Hauen gurasoak ia herri osoari lana ematen dion lantegi baten jabeak dira. Nereak Etxahuni esan dio susmoa duela lagunak interes hutsez egoten direla biekin.

Nerea Ibarzabal Kartzela

Zure ibilbideko unerik onenean zaude. Zure jarduna uztea erabaki duzu.

Nerea Ibarzabal Bukaerako agurra

Amurrio

Nerea Ibarzabal Hasierako agurra
Jon Maia, Nerea Ibarzabal 8ko nagusia

Adinean gora doan bikotea dira Jon eta Nerea. Gazte garaiko argazki album bati begira daude. Joni iruditzen zaio garai batean iraultzaile zirenak kontserbadore bilakatu direla. Nerea ez dago ados.

Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue 8ko txikia

Pisukideak dira Nerea eta Etxahun. Goizero, Nereari iratzargailuak jo baino bost minutu lehenago esnatzen da Etxahun. Komunean sartu eta ia ordubete pasatzen du, eta bitartean Nerea komunera joan ezinik geratzen da. Gaur ere hor daude atearen alde banatan.

Nerea Ibarzabal, Beñat Gaztelumendi Puntutan

Irakasleak dira Nerea eta Beñat. Ikasketa bidaian joan dira jolas parke batera beren ikasleekin. Errusiar mendi batean ibili ondoren, ordu erdi daramate banku batean zorabiatuta.

Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal 10eko txikia

Lagunak dira Sustrai eta Nerea. Tabernan daudela, telebistan ikusi dute hamabost urte bete direla Prestige petrolio ontzia hondoratu zela. Biak ibili ziren kostaldea garbitzen orduan.

Nerea Ibarzabal Kartzela

Usaina sumatu, eta urduri jarri zara.

Nerea Ibarzabal Bukaerako agurra