Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nahikari Gabilondo Mendizabal

Zarautz, 1978

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Zumaia

Nahikari Gabilondo Hasierako agurra
Nahikari Gabilondo, Miren Artetxe 8ko nagusia

Hotel bateko garbitzaileak dira Miren eta Nahikari. Hamar minutu dituzte gela bakoitza garbitzeko. Egun osoa daramate gelaz gela lanean.

Nerea Ibarzabal, Nahikari Gabilondo 8ko txikia

Nahikari gozoki-denda bateko langilea da. Nerea bezeroak denbora luzea darama dendan bueltaka. Nahikari laguntza eskaintzera joan denean, ahoa beteta daukala harrapatu du Nerea.

Nahikari Gabilondo Puntuari erantzunak

Baserritarrak geroz / eta gutxiago?
Baserriko lanetan / aritu al zara?
Landetxe bihurtuta / baserri ugari

Nahikari Gabilondo, Ibon Ajuriagojeaskoa 10eko txikia

Bikotea dira Ibon eta Nahikari. Nahikari herriko zinegotzia da. Orain, Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztea proposatu diote.

Nahikari Gabilondo Kartzela

Zaborretara botatzera joan zara, baina gorde egin duzu azkenean.

Nahikari Gabilondo Bukaerako agurra

Bastida

Nahikari Gabilondo Hasierako agurra
Nahikari Gabilondo, Agin Laburu 8ko nagusia

Bost urteko haur baten gurasoak dira Nahikari eta Agin. Gaur, hauen haurraren irakasleak esan die kontuz ibiltzeko haurraren aurrean egin eta esaten dutenarekin, ikastolan dena kontatzen duela eta.

Sustrai Colina, Nahikari Gabilondo 8ko txikia

Biltegi batean lan egiten dute Sustraik eta Nahikarik kamioiak kargatzen. Gaur goizean, Nahikarik hamargarren aldiz esan dio Sustrairi zigarroa erretzera kanpora doala.

Nahikari Gabilondo Puntuari erantzunak

Aldarrikapenekin / kaleak beteta
Badago zer eskatu / eskatzen hasita
Batzuk protestarako / ez daude sekula

Nahikari Gabilondo, Igor Elortza Sei puntuko motza

Lagunak dira Nahikari eta Igor. Kutxazainera dirua ateratzera joan direnean, bi pertsona ikusi dituzte bertan lo. Igorrek Nahikariri esan dio nahiago duela beste kutxazain batera joan.

Nahikari Gabilondo Kartzela

Ez duzu gonbidapenik jaso, baina joatea erabaki duzu.

Nahikari Gabilondo Bukaerako agurra