Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Miren Artetxe Sarasola

Hendaia, 1985

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Zumaia

Miren Artetxe Hasierako agurra
Nahikari Gabilondo, Miren Artetxe 8ko nagusia

Hotel bateko garbitzaileak dira Miren eta Nahikari. Hamar minutu dituzte gela bakoitza garbitzeko. Egun osoa daramate gelaz gela lanean.

Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Miren Artetxe 8ko txikia

Bizilagunak dira Xamoa eta Miren. Xamoak etxeko atean jasotzen du egunkaria goizero. Gaur, Miren harrapatu du bere egunkariko gurutzegrama egiten.

Miren Artetxe Puntuari erantzunak

Zein da parrandarako / planik ederrena?
Gauez egindakoaz / damutu goizean
Nola pasatzen duzu / zuk biharamuna?

Miren Artetxe, Asier Otamendi 10eko txikia

Miren ama eta Asier semea zarete. Orain arte, Miren amak zaindu du Asierren haurra. Gaur Asierrek Mireni esan dio zaintzaile bat kontratatzekotan dabilela haurra zaintzeko.

Miren Artetxe Kartzela

Zaborretara botatzera joan zara, baina gorde egin duzu azkenean.

Miren Artetxe Bukaerako agurra

Durango

Miren Artetxe Hasierako agurra
Miren Artetxe, Miren Amuriza 8ko nagusia

Arratsaldero elkarrekin paseatzen duten bi lagun dira Artetxe eta Amuriza. Azkenaldian bide bazterretan gero eta zereal-barra eta gel energetikoen hondakin eta bilgarri gehiago ikusten dituzte.

Oihana Iguaran, Miren Artetxe 8ko txikia

Oihana arropa lehorra biltzen hasi da balkoian. Miren, goiko bizilaguna oraintxe hasi da landareak ureztatzen.

Miren Artetxe Puntuari erantzunak

Errigora hasi da / saskiak prestatzen
Herrigintzan oinarri / dugu auzolana
Jende ameslaria / da gure artean

Miren Artetxe, Iñaki Apalategi Sei puntuko motza

Zuzenbide ikasleak dira Miren eta Iñaki. Karrerako azken urtean daude. Iñakik Mireni esan dio zuzenbidearen mundua ez dela berak espero zuena eta karrera utzi gura duela.

Miren Artetxe Kartzela

Amaitu da ospakizuna. Dena jasotzen ari zara.

Miren Artetxe Bukaerako agurra