Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Julio Soto Ezkurdia

Gorriti, 1987

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Leitza

Julio Soto Hasierako agurra
Oihana Iguaran, Julio Soto 8ko nagusia

Kale-saltzaileak dira Oihana eta Julio. Tabernaz taberna ibili dira salgaiak gainean zituztela. Atseden hartzeko, banku berean eseri berri dira, elkarren ondoan.

Agin Laburu, Julio Soto 8ko txikia

Erizainak dira Julio eta Agin. Gaur Aginek Juliori atera behar zion odola. Zortzi aldiz ziztatu du, baina ez du lortzen zainak aurkitzea.

Julio Soto Puntuari erantzunak

Nola senda liteke / bihotzeko mina?
Mina ematen badu / ez da maitasuna
Harremanak zaintzea / garrantzitsuena

Julio Soto, Unai Agirre 10eko txikia

Julio semea eta Unai aita dira. Hauen auzoan lapurreta ugari izan da azkenaldian. Unai etxean lapurrak sartuko zaizkien beldur da, eta irratia piztuta uzten du etxetik ateratzen direnean.

Julio Soto Kartzela

Zure giltza-sortatik giltza ateratzen ari zara.

Julio Soto Bukaerako agurra

Maule-Lextarre

Julio Soto Hasierako agurra
Julio Soto, Nerea Elustondo 8ko nagusia

Julio eta Nerea mendiko erreskate-talde batean hasi dira boluntario lanean. Gaur irten dira lehen aldiz mendizale baten bila.

Nerea Ibarzabal, Julio Soto 8ko txikia

Pisukideak dira Nerea eta Julio. Juliok biziki maite ditu margolanak. Egongela koadroz beteta daukate, eta beste bat dakar Juliok eskuetan gaur.

Julio Soto Puntuari erantzunak

Tabakoak hartu du / oso fama txarra
Zaharrek uzten dute / ta gazteak hasi
Gobernuarentzat da / negozio ona

Beñat Iguaran, Julio Soto Sei puntuko motza

Aktoreak dira Beñat eta Julio. Gaztetan sexu-erasoak jasan zituzten, baina ez zituzten salatu. Gaur Juliok Beñati esan dio publikoki salatzeko asmoa duela.

Julio Soto Kartzela

Zure ibilbideko unerik onenean zaude. Zure jarduna uztea erabaki duzu.

Julio Soto Bukaerako agurra

Donibane Lohizune

Julio Soto Hasierako agurra
Jone Uria, Julio Soto 8ko nagusia

Kuadrillakoak edo lagun-talde berekoak dira Jone eta Julio. Lehenengoz, lagun bat ezkontzera doa eta ezkontza handi bat antolatu du. Jone desiratzen dago eguna iristeko. Julio ez da ezkontzara joanen.

Julio Soto, Agin Laburu 8ko txikia

Juliok urteak daramatza uda zein negu egunero itsasoan bainua hartzen. Gaur, lehen aldiz, Agin ikusi du hondartzan. Uretara sartu nahi eta ezinean dabil.

Igor Elortza, Julio Soto Puntutan

Anaiak dira Igor eta Julio. Hauen gurasoak oporretara joan ziren, eta etxean bakarrik geratu ziren biak. Astebete pasatu da, eta etxea hankaz gora dago. Gaur itzuliko dira gurasoak.

Julio Soto, Maialen Lujanbio 10eko txikia

Duela bortz urte iritsi ziren Euskal Herrira Julio eta Maialen. Orain arte ezin izan dute beren egoera erregularizatu. Gaur lortu dituzte paperak.

Julio Soto Kartzela

Gezurra erran duzu, baina merezi izan du.

Julio Soto Bukaerako agurra