Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Sarriegi Galparsoro

Beasain, 1976

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irun

Aitor Sarriegi Hasierako agurra
Aitor Sarriegi, Alaia Martin 8ko nagusia

Basozainak dira Aitor eta Alaia. Hauek zaintzen dituzten lur eremuetan, suteak izan dira berriro aurten. Nahita piztu zituztela jakin dute.

Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi 8ko txikia

Bizilagunak dira Maialen eta Aitor. Aitor egunero joaten da Maialenen etxera zerbaiten eskean. Orain ere badator, dokumentu bat inprimatu behar duela eta tinta bukatu zaiola esanez.

Aitor Sarriegi Puntuari erantzunak

Loteria erosi / zalea al zara?
Pobreak jokatzen du / ametsaren bila
Zer egingo zenuke / tokatu ezkero?

Aimar Karrika, Aitor Sarriegi Sei puntuko motza

Aimar eta Aitor hirurogeita hamabostna urte dituzten aspaldiko lagunak dira. Urtero-urtero elkarrekin joan izan dira oporretan. Aitorrek Aimarri esan dio oraingoan ez dela joango.

Aitor Sarriegi Kartzela

Dena ondo zihoan, argia piztu den arte.

Aitor Sarriegi Bukaerako agurra

Iruñea

Aitor Sarriegi Hasierako agurra
Miren Amuriza, Aitor Sarriegi 8ko nagusia

Argindar konpainia bateko langileak dira Miren eta Aitor. Konponketa bat egitera joan direnean, ohartu dira sare elektrikotik etxebizitza batera elektrizitatea lapurtzen dutela. Mirenek enpresari jakinarazi nahi dio. Aitorrek ez.

Aitor Sarriegi, Alaia Martin 8ko txikia

Aitorrek barazki biltegi bat du. Alaia gaur hasi da bertan lanean. Aitor Alaiari lantegia erakusten ari dela, hozkailu gelara sartu dira. Alaiak atea itxi du, eta kanpotik bakarrik ireki daiteke.

Aitor Sarriegi, Oihana Iguaran Puntutan

Udaltzainak dira Aitor eta Oihana. Herriko festak dira, eta auto anitz dago gaizki aparkatuta. Garabiarekin autoak eramaten hasi behar dute.

Unai Agirre, Aitor Sarriegi 10eko txikia

Unaiek eta Aitorrek anorexia izan zuten nerabezaroan. Garai hartan, elikadura nahasmenduak tratatzeko zentro batean ezagutu zuten elkar. Hamar urte pasatu dira, eta gaur erosketak egiten egin dute topo.

Aitor Sarriegi Kartzela

Ezkutatu egin zara ikusi ez zaitzaten.

Aitor Sarriegi Bukaerako agurra

Barakaldo

Aitor Sarriegi Hasierako agurra
Igor Elortza, Aitor Sarriegi 8ko nagusia

Euskara-elkarte bateko borondatezko bi kide dira Igor eta Aitor. Igorrek uste du taldearen jarduna profesionalizatzen hasi beharra dagoela. Aitor ez dago ados.

Aitor Sarriegi, Unai Agirre 8ko txikia

Aitor semea eta Unai aita dira. Aitak uzten ez zion arren, Aitorrek moda-modako bideokontsola erosi zuen bere aurrezkiekin. Orain Aitorrek baino gehiago erabiltzen du Unaik.

Aitor Sarriegi Puntuari erantzunak

Justizia berdina / ote da denekin?
Balantzak gehiegitan / galtzen du oreka
Kantuen letrak izan / litezke delitu

Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio 10eko txikia

Irakasleak dira Aitor eta Maialen. Murrizketak direla-eta, greba egin zuten atzo ere. Gaur, lanera bueltatu dira.

Aitor Sarriegi Kartzela

Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak.

Aitor Sarriegi Hasierako agurra
Aitor Sarriegi, Sustrai Colina Sei puntuko motza

Nazioartean kontratu garrantzitsuak lortu izan dituen euskal enpresa bateko komertzialak dira Aitor eta Sustrai. Negozio ekimen bakoitzean milioi asko jarri ohi dituzte jokoan. Sustraik Aitorri esan dio ezin duela erantzunkizuna gehiago jasan.

Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi Puntutan

Bigarren eskuko gauzen enkante batean egin dute topo Beñatek eta Aitorrek. Eskaintzak hastera doaz.

Aitor Sarriegi Bakarka, gaia emanda

Urteetan egin duzu lana adineko pertsonak zaintzen. Geroz eta hurbilago ikusten duzu zeuk zaintza beharko duzun unea.

Aitor Sarriegi Bukaerako agurra