Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Agin Laburu Rezola

Astigarraga, 1985

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Leitza

Agin Laburu Hasierako agurra
Agin Laburu, Oihana Bartra 8ko nagusia

Anai-arrebak dira Agin eta Oihana. Kartzelan dagoen lehengusinaren bisitak antolatzen ari dira. Zailtasunak dituzte hil honetako txandak betetzeko.

Agin Laburu, Julio Soto 8ko txikia

Erizainak dira Julio eta Agin. Gaur Aginek Juliori atera behar zion odola. Zortzi aldiz ziztatu du, baina ez du lortzen zainak aurkitzea.

Agin Laburu Puntuari erantzunak

Mundu gerrak ez dira / sekula bukatzen
Nola eraiki berriz / suntsitutakoa
Negozioa dago / gerraren atzean

Iñaki Apalategi, Agin Laburu 10eko txikia

Igeltseroak dira Agin eta Iñaki. Urte asko daramatzate lanbide horretan. Gaur, Iñakik Agini esan dio bizimodua aldatzeko ikasten hasi nahi duela.

Agin Laburu Kartzela

Zure giltza-sortatik giltza ateratzen ari zara.

Agin Laburu Bukaerako agurra

Bastida

Agin Laburu Hasierako agurra
Nahikari Gabilondo, Agin Laburu 8ko nagusia

Bost urteko haur baten gurasoak dira Nahikari eta Agin. Gaur, hauen haurraren irakasleak esan die kontuz ibiltzeko haurraren aurrean egin eta esaten dutenarekin, ikastolan dena kontatzen duela eta.

Agin Laburu, Jon Martin 8ko txikia

Agin pintorea da, eta Jonek bere etxea margotzeko kontratatu du. Kolorearekin asmatu ezinik, hiru aldiz margotu behar izan du etxea. Jon oraindik ez dago konforme.

Agin Laburu Puntuari erantzunak

Arabar Errioxan / ardoa nagusi
Egunean kopa bat / da osasungarri
Botila_ardoa zenbat / ordaindu liteke

Jone Uria, Agin Laburu Sei puntuko motza

Zaharren egoitza batean bizi dira Jone eta Agin, eta maitemindu egin dira bertan. Orain arte bakoitza bere gelan egon dira, baina hemendik aurrera gela berean egoteko proposamena egin dio Aginek Joneri.

Agin Laburu Kartzela

Ez duzu gonbidapenik jaso, baina joatea erabaki duzu.

Agin Laburu Bukaerako agurra

Donibane Lohizune

Agin Laburu Hasierako agurra
Iñaki Apalategi, Agin Laburu 8ko nagusia

Bikotea dira Iñaki eta Agin. Etxe bila aritu eta gero, gustuko duten bat aurkitu dute, baina ondoko herrian. Iñakik hara joan nahi du; Aginek ez.

Julio Soto, Agin Laburu 8ko txikia

Juliok urteak daramatza uda zein negu egunero itsasoan bainua hartzen. Gaur, lehen aldiz, Agin ikusi du hondartzan. Uretara sartu nahi eta ezinean dabil.

Agin Laburu, Jone Uria Puntutan

Pisukideak dira Agin eta Jone. Supermerkatura joan dira aste osorako erosketa egitera. Ordaintzeko garaian, konturatu dira ez daukatela hartutako guztia erosteko adina diru.

Agin Laburu, Igor Elortza 10eko txikia

Alderdi bereko zinegotziak dira Agin eta Igor. Epe laburrean, hauen alderdiko hirugarren kidea auzipetu dute ustelkeria leporatuta.

Agin Laburu Kartzela

Gezurra erran duzu, baina merezi izan du.

Agin Laburu Bukaerako agurra