Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Parte hartzaileak

43 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan. Horiekin batera, 18 lagunek osatzen dute gai jartzaile taldea eta 20 izango dira epaile lanetan arituko direnak.

Bertsolariak

2013ko Txapelketa Nagusiko finalistek eta herrialde bakoitzeko txapelketetan sailkatuek dute aurtengo txapelketan parte hartzeko eskubidea. Guztira 43 bertsolarik hartuko dute parte.

Final laurdenetan 36 bertsolari izango dira kantuan: 2 Arabatik, 10 Bizkaitik, 16 Gipuzkoatik, 5 Nafarroatik eta 3 Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoatik. Finalaurrekoetan aurreko edizioko finalistak sartuko dira eta txapeldunak finalean abestuko du.

Gai jartzaile taldea

Saioetako gaiak prestatzeaz gain, saioak aurkeztea ere talde honen ardura da. 18 kidez osatuta dago.

Epaile taldea

20 epailek osatzen dute edizio honetako taldea.