Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Egin beharreko lanak

Final laurdenak

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian. 
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Finalaurrekoak

Lehen itzulian

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian. 
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Bigarren itzulian

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian. 

Finalaurrekoen lehen itzulian 15 bertso puntuagarri dira eta bigarrenean 16, puntu-erantzunetan bertso bat gehiago osatu beharko baitute bertsolariek. Dena den, 16 bertso puntuagarri horiek 15 bertsoren balioa izango dute.

 

Finala

Goizean

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Arratsaldean

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
  • Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Buruz burukoan

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, launa bertso zortziko txikian.
  • Kartzelako lana:
    1. Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.
    2. Gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Bertso-estrofak izendatzeko irizpideak lanaren arabera, "Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz" deitzen zaio seiko motzari Hegoaldean, eta "Sei puntukoa, berdinaren moldekoa" Iparraldean.

Bertso-estrofak izendatzeko irizpideak lanaren arabera, "Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz" deitzen zaio bederatziko txikiari Hegoaldean, eta "Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa" Iparraldean.