Albisteak
Hirugarren finalaurrekoa, larunbatean Maule-Lextarren
2017/10/31Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Maule-Lextarren. Saioa herriko Ororena jai alain izango da eta ohi bezala, 17:00etan hasiko da. Finalaurrekoa girotzeko, herri bazkaria antolatu du Sohütan bertako ikastolak.
Gaur hasiko da Aulki-Jokoa
2017/10/30Aurrerantzean astelehenero eskainiko da 22:30etik aurrera. Bertsolari Txapelketa Nagusitik abiatuta, txapelketa ez ezik bertsolaritzaren gakoak ere ezagutuko ditugu.
Asteazkenean jokatuko da Irunen bigarren finalaurrekoa
2017/10/30Irungo Artaleku kiroldegiak hartuko du asteazkenean Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. Ohi bezala, sei bertsolarik hartuko dute parte 17:00etan hasiko den saioa. Sarrera guztiak salduta, asteazkenean ez da leihatila irekiko.
Sustrai Colina sailkatu da zuzenean bigarren itzulirako
2017/10/28Bastidan abiatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak. 980 bertsozale inguru bildu dira udal kiroldegian saioa bertatik bertara jarraitzeko.
Bihartik aurrera, bertso asteburuak Euskal Telebistan
2017/10/27Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak zuzenean eskainiko dira ETB4n eta bertsoaldi onenak ikusgai izango dira igandeko Hitzetik Hortzeran ETB1en. Horrez gain, astelehenean estreinatuko den “Aulki-jokoa” saio berriak Txapelketa Nagusia izango du ardatz.
Lehen finalaurrekoa izango da bihar Bastidan
2017/10/27Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian gaur 18:00ak arte eta aurrez bukatzen ez badira, bihar 15:00etan zabalduko da leihatila.
Ikerketa soziologikoa egiten ari gara Bertsolari Txapelketa Nagusian
2017/10/26Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUk ikerketa abiatu dute Txapelketa Nagusiaren bertsozalearen profila zein den aztertzeko. Txapelketan dabilen bertsozalea nolakoa den jakin nahi da, zer pentsatzen duen txapelketari buruz eta, oro har, bertsolaritzari buruz. Datu hauek garrantzi handia dute bertsolaritzaren etorkizuneko pausoak diseinatzeko orduan.
Irungo finalaurrekorako interneteko sarrerak amaitu dira
2017/10/26Azaroaren 1ean jokatuko da Irungo Artaleku kiroldegian Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. Internetez salgai zeuden sarrera guztiak saldu dira, sarrera gutxi batzuk gelditzen dira oraindik Irungo Turismo bulegoan. Saio egunean ez da leihatila zabalduko. Gainerako finalaurrekoetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eros daitezke.
Larunbatean abiatuko da Bastidan finalaurrekoetako lehen itzulia
2017/10/25Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Bastidako kiroldegian, 17:00etatik aurrera. Sei bertsolari igoko dira oholtzara eta saioarekin batera bestelako ekimen osagarriak antolatu dituzte herrian: kantu poteoa, haurrentzako emanaldia eta inguruko upategietara bisita.
Uztia eta eguzkia
2017/10/24"Bertsolaria beti ibili da zubi-lanean, hizkera estandar-antzekoaren eta dialektoen artean. Beti zubi-lanean, lehenaren eta orainaren artean. Beti izan da tradizioaren almazen bizi eta gaur egungoaren kronikari zorrotz, aldi berean. Ez da koherentzia falta. Ahozko poesiaren ezaugarri bat da. Bertsoa bertso egiten duena, eder egiten duena". Aste honetan, Eñaut Agirrek egin digu ekarpena.
Eraman Txapelketa Nagusia soinean
2017/10/24Puntutan dendaren eskutik, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko arropa dago eskuragai.
Txapelketa Nagusien errepasoa, gaur gauean ETB1en
2017/10/23Azken astelehenetan egin bezala, gaur gauean ere izango da Euskal Telebistako lehen katean bertsolaritzaz gozatzeko aukera: Txapelketa Nagusiei erreparatuko diegu, hasi 1967tik eta gaurdaino.
"Aulki-jokoa" telebista saio berria hasiko da ETB1en
2017/10/23Datorren urriaren 30ean hasiko da programa eta astelehenero eskainiko da 22:30etik aurrera. Bertsolari Txapelketa Nagusitik abiatuta, txapelketa ez ezik bertsolaritzaren gakoak ere ezagutuko ditugu.
Finalaurrekoekin batera, saio osagarriak izango dira Bastidan eta Maule-Lextarren
2017/10/19Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak hasiko dira hilaren 28an eta, aurreko fasean bezala, horien inguruan hainbat saio osagarri antolatu dituzte. Hain zuzen, Bastidan kantu poteoa, "Plaza bete poz" emanaldia eta upategietara bisita antolatu dituzte. Maule-Lextarreko finalaurrekoaren egunean ere, saioaren aurretik bazkaria antolatu du Sohütako ikastolak. Hortaz, hemendik aurrera ere egun pasa polita egiteko aukera izango dute saioetara hurbiltzen diren bertsozaleak.
Finalaurrekoak, ostertzean
2017/10/19Urriaren 28an ekingo dio Bastidan Bertsolari Txapelketa Nagusiak bigarren faseari, finalaurrekoei. Final laurdenetatik sailkatu diren 18 bertsolariei, duela lau urte finalista izandako 6 bertsolari batuko zaizkie.
Final laurdenetako bertsogintzaz
2017/10/17"Txapelketatan koadernoa askotan aipatzen da. Motxila ere esaten zaio. Aldea dago ordea koadernotik koadernora. Bertsotik bertsora. Laritik larira eta keratik kerara. Nolako bertsolaria, halako koadernoa. Badira laukiak eta laukidunak. Badira bi marradunak, hortik irten gabe zuzen aritzeko. Orri zuriak dituztenak ere badira, non hasiko eta non bukatuko duten tankerik hartzen ez zaienak". Xabier Sukia bertsolari eta kazetariak final laurdenetako fasearen analisi xehea egin du.
Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak bukatu dira
2017/10/15Abenduaren 17an BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak saldu dira. Gaur saldu dira azken sarrerak eta behin aretoko aforoa beteta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko. Finalerako autobus eta bazkarirako txartelak zein gainerako saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai.
Etxahun Lekuek irabazi du Tolosako final laurdena
2017/10/14Fase hau amaituta, gaur ezagutu ditugu finalaurrekoetara pasa diren 18 bertsolariak. Hastear den bigarren fase honetan batuko zaizkie txapelketan duela lau urte finalista izan ziren 6 bertsolari.
Tolosan erabakiko da finalaurrekoen osaketa
2017/10/13Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final laurdena jokatuko da bihar 17:00etatik aurrera, Tolosako Beotibar pilotalekuan.
(H)ari naizela, (h)ari naizela...
2017/10/12Pello Errotaren hitzak bere eginda, Tolosaldeko Atarian irratsaioa aurkezten dihardu Imanol Artola "Felix"ek. FMaren 107.6an entzun daiteke Tolosaldean eta nonahi egonda www.ataria.eus webgunean.
Final laurdenak amaituko dira larunbatean, Tolosan
2017/10/11Era berean, zehaztuta geratuko dira finalaurrekoetan ariko diren bertsolariak zeintzuk izango diren zein saioen osaketa.
Tolosako final laurdenerako sarrerak amaitu dira
2017/10/10Urriaren 14an jokatuko da Tolosako Beotibar pilotalekuan Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final laurdena. Salgai zeuden sarrera guztiak saldu dira beraz, larunbatean ez da leihatila zabalduko. Finalaurrekoetarako zein finalerako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Indar bat dabil
2017/10/10"Berria bide egiten ari da. Baina zaharra ez da oraindik joan. Geure haurtzaroan, bertsolaria gizona zen, heldua, zuria, heterosexuala, euskalduna. Pieza bateko gizona. Gi-zo-na. Ez genuen besterik irudikatzen ahal. Oraindik ere, hori ere bada bertsolaritza. Euskalduna, euskaldun petoa esan ohi den hori. Zer den peto hori. Hori da kontua". Lorea Agirre Dorronosorok identitatea eta euskalduntasunak ditu hizpide asteroko gogoeta tarte honetan.
Nerea Ibarzabalek irabazi du Zumaiako final laurdena
2017/10/08Aitzuri pilotalekuan jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren final laurdena. 700 zalek hauspotu dute bertsolarien lana.
Miren Amurizak lortu du Zallan finalaurrekorako txartela
2017/10/07650 bertsozale inguru bildu dira Zallako Mimetiz pilotalekuan.
Gaur bildutakoa, bihar denon eskura
2017/10/06Garai bateko bertsoaldi ezagunak gaurdaino heltzeko, ezinbestekoa izan da horiek jaso zituzten bertso biltzaileen jarduna. Egun zeregin horretan dabiltza, besteak beste, Joanito Dorronsoro, Xabier Azkue eta Maialen Velarde, Zumaian.
Bihar Zallan; etzi Zumaian
2017/10/06Asteburu betea dakar Bertsolari Txapelketa Nagusiak. Larunbatean Bizkaira sartuko da txapelketa Zallatik, eta igandean Zumaian egingo da bosgarren final laurdena.
"Zalla gune euskaldun bezala ezagutarazteko garrantzitsua da guretzat txapelketa"
2017/10/05Urriaren 7an Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa jokatuko da Zallako Mimetiz pilotalekuan; Txapelketa Nagusiko saio bat hartzen duen lehen aldia izango da. Hango Anitz bertso eskolako kidea da Amaia Portugues.
Amaitu dira Zumaiako saiorako sarrerak
2017/10/05Honenbestez, ez da igandean leihatila zabalduko. Ateak 16:00tan irekiko dira. Zallako final laurdenerako sarrerak eskuragai daude oraindik.
Zallan eta Zumaian izango da Bertsolari Txapelketa Nagusia asteburuan
2017/10/04Aurrekoaren antzera, asteburu honetan ere hitzordu bikoitza du Bertsolari Txapelketa Nagusiak. Larunbatean, Zallako Mimetiz pilotalekuan izango da saioa eta igandean, aldiz, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan.