Transkripzioak, audioak eta beste, Txapelketa Nagusiko webgunean
Abenduaren 17ko finalera iritsi aurretik, Bertsolari Txapelketa Nagusiak beste 13 saio izan ditu aurretik. Saio bakoitzak bere fitxa du txapelketako atarian eta fitxa horietako bakoitzean eduki ugari topa daiteke.
Transkribatzaile-, hedapen- eta argazkilari-taldeari esker, Xenpelar Dokumentazio Zentroak saio bakoitzeko material bilketa egin du eta bertsolaritzaren datu-basean (bdb.bertsozale.eus), Bertsoa.eus atarian zein txapelketako webgunean txertatu da informazio hori. Txapelketa Nagusiko ataritik, zehazki saio bakoitzeko fitxatik, eduki horietara sar zaitezke zuzenean.
"Saioak" atalean sartu eta hor izango dituzu saioetako gaiak, argazkiak, bertsoaldi hautatuen bideo, audio eta transkripzioak. Gozatu!