Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Parte hartu gure lehiaketan eta eskuratu finalerako sarrerak

2017/11/09
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira, bertsolaritzaren inguruan dakizuna erakuts iezaiguzu. Hemen ageri diren galderei erantzun, bidali txapelketanagusia@bertsozale.eus helbidera, eta eskuratu saria: finalerako hiru sarrera bikoitz eta Irrisarri Land abentura parkean lau pertsonentzako egonaldi bat zozkatuko ditugu. Zorte on!

Bertsolari Txapelketa Nagusia abenduaren 17an amaituko da Barakaldoko BECen. Sarrera guztiak amaitu badira ere, oraindik badira sarrerak eskuratzeko modu bakan batzuk: zozketak. Horietako asko hedabide laguntzaileak ari dira egiten baina txapelketak ere badu martxan lehiaketa bat.

Txapelketako saioetan zein, bazkideen kasuan, etxean jaso duzun txapelketari buruzko aldizkarian ere ikusiko zenuen lehiaketa. Bertsolaritzaren inguruko 10 galdera proposatu ditugu; erantzunak helbidera bidali behar dira azaroaren 29a baino lehen, eta erantzun zuzenak ematen dituztenen artean zozkatuko da saria: finalerako hiru sarrera bikoitz eta Irrisarri Land abentura parkean lau pertsonentzako egonaldi bat ditugu banatzeko. Erantzunak zein sarituen izenak atari honetan bertan argitaratuko ditugu abenduaren hasieran.

Erantzun zuzenak emateko, gainera, ez duzu edonolako laguntza izango: BDB bertsolaritzaren datu-basean topatu ahal izango duzu horiek erantzuteko informazioa. Xenpelar Dokumentazio Zentroaren edukiak gizarteratzeko tresna da Bertsolaritzaren Datu Basea. 2011ko ekainean jarri zen Interneten, eta etengabe ari da garatzen. Biltegi eta iturri informazio emankorra da, eta teknologia berriei esker bertsozale guztien eskura dago bdb.bertsozale.eus helbidean. Laguntza gisa, "Bilaketak nola egin" atalean datuak biltzeko azalpen orokorrak topatuko dituzu.

Zorterik baduzun ikusi nahi? horretarako ahalegin txiki bat egin aurretik eta osatu gure HAMARREKO HANDIA! 

  1. Latinezko "Salve Regina" kantu gregoriano ezagunean oinarritu zen Amuriza hamarreko handira sentimenduzko doinu berri bat moldatzeko. Zein txapelketan plazaratu zuen?
  2. Andoni Egañak txapelketan kantatu duen azken bertsoa 2009an kantatutako agurra izan zen, Jon Maiak kantu ezagun batetik birmoldatutako doinuan kantatu ere. Norena da jatorrizko doinua?
  3. Txapelketa Nagusiko zein finaletan izan da baxuena adinaren batazbestekoa?
  4. Txapeldun gazteena Iñaki Eizmendi "Basarri" da, 21 urterekin. Eta bigarren txapeldun gazteena?
  5. Egañak jokatu ditu final gehien. Eta nor da/dira hurrengoa/hurrengoak?
  6. Azkena argitaratutako epai irizpideak 2013koak dira. Bertan zehazten da bertsolariak kantuan hasteko behar duen denbora. Esaterako, zenbat denbora dago puntuari erantzuteko?
  7. Hirurogeiko hamarkadako txapelketak epaitzen, politikariaz gain musikari eta kantari izan zen baten izena agertzen zaigu. Nor da?
  8. Txapelketa Nagusiarekin lotuta, zer da Mañukorta, Uxue Alberdi, Euzkitze, Unai Agirre, Amets Arzallus, Igor Elortza, Jokin Uranga eta Iñaki Zelaiak partekatzen dutena?
  9. Zenbat bertso puntuagarri kantatu behar izan zituen azken finalean txapeldunorde geratu zen Maialen Lujanbiok?
  10. Azken txapelketan nork ekin zion saioari honela hasten den agurrarekin: "Lehenik Markina gero Gernika..."

Gogoratu: bidali erantzunak helbidera, azaroaren 29a baino lehen. Zorte on!

 

Abenduaren hasieran ezagutaraziko ditugu saridunak www.bertsozale.eus atarian.