Maialen Lujanbio izango da gaur Aulki-Jokoan
2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia amaitzearekin bat bukatuko da Aulki-Jokoa ere. Azken atal honetan Maialen Lujanbio bertsolari txapeldunaren hitzak jasoko ditugu, harekin izan baikara txapela irabazi eta hurrengo egunean; finalean bizitakoaz eta utzitako biharamunaz galdetu diogu.
Atzoko egun handian txapeldunari txapela jantzi dion Sebastian Lizaso bertsolariarekin izan da Edurne Azkarate. Handiak izan ziren txapel-emaileak bizitako emozioak eta guzti horren lekuko izan zen Edurne Azkarate.
Bestalde, BECen botatako bertsoak izango ditu aztergai Andoni Egañak. Astelehenero moduan Edurne Azkarate joango da bere ganbarara eta izango dute zer hitz egina.
Azken bisita izango da, ordea, eta agur usaina izango du gaurkoak. Ez galdu, beraz, 22:30etik aurrera Aulki-Jokoa ETB1en!