Iruñeko saiorako sarrerak amaitu dira
2017/11/21
Abenduaren 2an izango da finalaurrekoetako azken saioa; han zehaztuko da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalisten zerrenda.
Abenduaren 17an BECen izango den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren aurretik bi saio baino ez dira geratzen, Donibane Lohizunekoa eta Iruñekoa. Abenduaren 2an izango da Iruñeko Anaitasuna aretoan azken finalaurrekoa eta sarrerak amaitu dira jada. Saio horren ondotik zehaztuko da finalean izango diren bertsolarien zerrenda.
Donibane Lohizuneko saioa igande honetan izango da, azaroaren 26an, eta sarrerak eskuragai daude oraindik www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du txapelketako saio guztietan aforoa mugatua dela. Hori dela eta, saioetarako sarrerak aurrez erostea gomendatzen dugu.