Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da finalean
0-12 urte bitarteko haurrentzako haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, beti ere gutxieneko eskari kopurua badago. Haurtzaindegia 6. pabiloian jarriko da eta saioak irauten duen bitartean egongo da zabalik: 10:45-14:15 eta 16:15-20:45 bitartean, hain zuzen.
Doako zerbitzua da baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, izena eta adina adieraziz txapelketanagusia@bertsozale.eus helbidera idatzita. Abenduaren 11n amaituko da izena emateko epea.
Gurasoek bertan egoteko aukera izango dute eta edozein momentutan harremanetan jarri ahal izateko eskuragarri egon beharko dute.
Behar bereziak
Bestalde, aretora sartzeko, saioa segitzeko edo antolakuntzako autobusetan joateko behar bereziren bat duten pertsonek finala baino lehen harremanetan jarri behar dute antolakuntzarekin, txapelketanagusia@bertsozale.eus helbidera idatzita.