Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Finala aurkezteko prentsaurrekoa, asteartean

2017/12/05
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztuko da abenduaren 12an Barakaldoko BECen, zortzi finalistekin.

Abenduaren 17an jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). Egun batzuk lehenago, abenduaren 12an, asteartez, finalaren inguruko xehetasunak emateko prentsaurrekoa eskainiko da BECen bertan. Hitzordua 11:30ean izango da, hango prentsa aretoan.

Han izango dira txapelketako finalistak: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat GaztelumendiIgor ElortzaMaialen LujanbioSustrai Colina eta Unai Agirre. Haiekin batera izango dira Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsolaze Elkarteko lehendakaria eta Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko foru diputatua.

Finalean ariko den zortzikotea.