Eraman Txapelketa Nagusia soinean
2017/10/24
Puntutan dendaren eskutik, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko arropa dago eskuragai.
Mauka luzea, motza, kamisetak zein jertseak, denetariko arropa du 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiak, Puntutan dendaren eskutik. Koloreak eta neurriak ere nahi adina, webguneko katalogoan ikus daitekeen moduan.
Bota begirada bat eta egin ezazu zure eskaera internet bidez Puntutan dendaren webgunean bertan. Txapelketako saioetan ere topatuko duzu Puntutan gunea saioa jokatuko den aretoaren atarian.