Durangoko finalaurrekorako sarrera guztiak amaitu dira
Durangon jokatuko da azaroaren 12an Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa. Saioa Landako gunean izango da, 17:00etan hasita, eta finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioa izango da. Saio horretarako salgai zeuden sarrera guztiak saldu dira eta aretoko aforoa betea, saioko egunean ez da leihatila zabalduko. Ohi bezala, aretoko ateak arratsaldeko 15:30ean zabalduko dira.
Gainerako finalaurrekoetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai. Azaroaren 19an hasita, Amurrion, Donibane Lohizunen eta Iruñean jokatuko dira bigarren itzuliko finalaurrekoak.
Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du txapelketako saio guztietan aforoa mugatua dela. Hori dela eta, saioetarako sarrerak aurrez erostea gomendatzen dugu.