Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Donibane Lohizunen izango da hurrengo finalaurrekoa, igandean

2017/11/24
17:00etan hasiko da saioa Jai Alaiean, eta ateak 15:30ean zabalduko dira.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak bigarren itzulian daude. Agin LaburuIgor ElortzaIñaki ApalategiJone UriaJulio Soto eta Maialen Lujanbio ariko dira igandean Donibane Lohizunen. Saio hau eta beste bat baino ez dira geratzen finalaurrekoak amaitzeko, eta horietan gertatzen denaren arabera zehaztuko da abenduaren 17an Barakaldon, finalean, izango den bertsolarien zerrenda.

Hauek dira bertsolariek izango dituzten eginbeharrak:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

Fernando Anbustegi izango da saioa aurkezten. Jai Alaiean izango da, 17:00etatik aurrera; ohi bezala, 15:30ean zabalduko dira ateak.

Finalaurrekoa zuzenean jarraitu ahal izango da Aitzol Barandiaranek gidatuta eta Uxue Alberdiren iruzkinek lagunduta ETB4n zein Bertsoa.eus atarian, 16:55etik aurrera.

Bezperan, Hernandorena Sariketaren finala

Asteburuko plana osatu nahi duenak proposamen ederra du larunbaterako ere. Baionako Zizpa gaztetxean, 21:00etatik aurrera, Hernandorena Sariketako finala izango da. Urriaren 27an hasi zituzten kanporaketak eta horiek pasata, finalean lehiatuko dira bihar Aratz IgartzabalMaider ArregiMaialen AkizuNahia SascoAitor Servier eta Jon Gurrutxaga.

Donibane Lohizuneko saioa ETB4n eta Bertsoa.eus atarian ere jarraitu ahal izango da.