Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aulki-Jokoa saioaren bigarren atala eskainiko da gaur

2017/11/06
Maite Berriozabal gai-jartzailea izango du bidelagun gaur Edurne Azkaratek. Gainera, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu, Unai Gaztelumendi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango ditu protagonista atal berriak.

Pasa den astean abiatutako Aulki-Jokoa saioaren bigarren atala eskainiko da gaur Euskal Telebistako lehen katean, 22:30etik aurrera.

Astez aste Txapelketa Nagusiaren bueltan lan egiten duten hainbat lagun ezagutuko ditugu Bertsoaren Andamioak atalean eta oraingoan Maite Berriozabal gai-jartzaile eta aurkezlearen begietatik ikusiko dugu txapelketa. Igor Elortzak 2001ean plazaratutako Gure lurrean hedatua da doinua landuko dugu Juantxo Zeberiorekin. Abeslari ezagun baten abestia moldatu zuen durangarrak bertsotarako doinu hau sortzeko. Eta atzerago joanda, 1997ko Txapelketan Jexux Mari Irazuk gerrako zauriei abestutako bertsoak ekarriko ditugu gogora, eta berak kontatuko digu bertso haien sortze-prozesua. 

Anaiak eta bertsolariak

Unai Gaztelumendi eta Beñat Gaztelumendi anaiak dira, eta txikitatik ibili dira bertsoaren bueltan. Harreman horiei buruz hitz egingo digute, bien artekoaz eta bertsolaritzarekin dutenaz. Eta nola ez, Andoni Egañak emango digu Irun eta Maule-Lextarreko saioetan gertatu denaren berri. 

Aulki-Jokoa saioa astelehenean, gaueko 22:30ean ETB1en eta gerora baita Nahieran atarian ere.

1997ko txapelketan Jexux Mari Irazuk gerrako zauriei abestutako bertsoak ekarriko ditugu gogora.